kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Odol hotzean / Truman Capote (Xabier Olarra) / Igela, 1996

Odol hotzean Javier Rojo / El Correo, 1996-09-19

Hiltzaile batzuek odol hotzean burututako sarraskia. Dolar apur batzuen truke sei bizitza alferrik galdu (lau biktima, bi hiltzaile). Truman Capote-k hiltzaile horien bizitzetan arakatu zuen, absurdotzat har litezkeen ekintzak ulertu nahirik. Lekukoen hitzak, egunkarietan agertzen zena, jende arrunten iritziak eta, atxilotutakoan, hiltzaileen beraien deklarazioak: material hauek guztiak erabili zituen idazleak bere fikziorik gabeko eleberria osatzeko. Eta istorio hau kontatzeko, bere burua izkutatu zuen. Nekez aurkituko da liburu osoan zehar, idazleari leporatu dakiokeen iritzirik, bere asmoa ez baita pertsonaia horiek juzkatzea, ekintzak aurkeztea baizik. Honelako liburu bat ere odol hotzean idatzi behar baita. Izan ere, irakurleak ekintzak ikusi egingo ditu, filme baten aurrean egongo balitz bezala. Horregatik ez da harritzekoa 1967.ean R. Brooks-ek istorio hau pantailaratu izana. Liburua erakargarria da, bortizkeria erakargarria den neurrian, maisu batek bakarrik egin dezakeen bezalakoa; gizakien alderdi iluna aurrean jartzen digu, sentiberakeriari inolako lekurik utzi gabe. Eta ezin ahaztu itzultzailearen lana. Xabier Olarraren eskuetan hizkuntza lanabes malgua da, liburuaren tonu desberdinak islatzeko egokia.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak