kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bidezkoak / Joxe Ramon Zubimendi / Auspoa, 1997

Jatortasunaren inguruan Javier Rojo / El Correo, 1997-07-24

Joxe Ramon Zubimendik Bidezkoak izeneko liburu honetan El Diario Vasco-n argitaratutako artikulo bilduma eta “Labaien, hitz bitan” dokumentalaren gidoia aurkezten dizkigu. Atal handiena artikulo bilduma izanik, denetako gaiak erabiltzen ditu idazleak: bertsolaritza, euskara, herrietako kontuak… denetako gaiak baina badago denak lotzen dituen haria, herrikoitasuna alegia. Herrikoitasun honek, alde guztietara zabalduta, bere baitan liburu osoa biltzen du: gaiak nondik hartzen dituen, nola aztertzen dituen, erabiltzen duen euskara, eta honi buruz adierazten dituen iritziak… Zubimendi, Pello Esnalekin batera estilo liburu baten egilea dugu, eta hau nabari da bere artikuloetan, bertan estilo berezia erabiltzeko asmoa baitago, estilo jatorra, ahozko hizkeratik hurbil dagoen estiloa. Hau dela eta, zenbait gauza zehaztu behar direlakoan nago: hasteko, honelako estiloak bakarrik testu mota jakin batzuetarako balio duela; bestaldetik, euskaraz ez dugula eredu bakar bat, batez ere ahozko ereduak oinarritzat hartuz gero; eta hirugarrenez, gero eta sinetsiago nagoela estilo kontu hauek beren azpian ideologia kontuak izkutatzen dituztela. Izan ere, jatortasunak bere mugak dauzka, eta batek ez jakin zer den ondo idaztea.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak