« Euskaraz, arren | Barnetik barnerako bidaia »
Kennedy / Humberto Unzueta / Elkarlanean, 2000
JFK Javier Rojo / El Correo, 2000-10-11
Elkarlanean argitaletxeak plazaratzen dituen biografien bilduman honetan txanda Kennedyri tokatu zaio, Humberto Unzuetaren eskutik. Idazlea, gehienetan, objektiboki jokatzen saiatu da, mitoen esparruan betirako bizitzen geratu zaigun pertsonaia honekin. Eta honetarako bere iritziak eman gabe saiatu da ekintzak, gertaerak, datuak azaltzen, noiz edo noiz tonu ironikoa itzurtzen bazaio ere. Gauzak honela, ezinezkoa da pertsonaia honen bizitzan kontraesanekin topo ez egitea. Kennedyren hitzak, alde batetik, eta politikan eta bizitza pertsonalean erakusten zituen jarrerak, bestaldetik, askotan desberdinak ez ezik, elkarren aurkakoak ere baziren. Egoera hau azaltzeko hipokresia hitza egokia izango litzateke, mito batek halako kalifikaziorik eduki ahalko balu, zeren Kennedy mitoen esparruan baitago; eta hau honela izan dadin, bi gauza bildu dira haren bizitzan: berak omen zuen xarma eta hainbat filmetarako gaia eman zuen heriotza. Osagai hauek gabe askoz espazio gutxiago beteko luke pertsonaia honek mendebaldeko kontzientzia kolektiboan. Euskal Herriak ere xarma hori ezagutu zuen bere garaian, Rikardo Arregik, adibide bat emateagatik, JFK-ren heriotza zela eta idatzitakoak ederki erakusten duenez.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera