Atlantidara biajia / Jokin Muñoz / Alberdania, 2000
Barnetik barnerako bidaia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-10-14
Ez dakit zehazki Jokin Muñozek liburuan kontatzen diguna barne ala kanpoko bidaiaren bat ote den. Inork ez dezala ahoberokeriatzat har nire hitzak, neure burua zuritu baino lehenago ez behintzat. Bada bidaiarik liburu honetan, idazleak egiten duena Castejoneraino, alegia Erriberaraino. Gogora dezadan bide batez Jokin Muñozek nobela eder baten egile dela, Joan zaretenean izenburukoarena hain zuzen. Biziki gomendatzen dizuet haren irakurketa, honez gero hartara jarrita ez bazaudete behintzta. Inozoa nor?
Bidaiaren gorabeherak kontatzen dizkigu idazleak, bidean topo egiten duen jendearekin dituen hitzaspertuak. Alde horretatik liburua errealista bainoago inpresionista dela esango nuke. Begien aurrean duen guztia ez baitu kontatzen (nahita ere zaila luke Zerberri Sailean orrialde askoko liburua sartzea), baizik eta bidera atera aurretik buruan jo goian eta jo behean zituen pentsamenduak indartzen, baieztatzen eta dotoretzen dituztenak.
Jokin Muñoz bidaiaria ez baita bidea erakustera atera. Nafarroaz, euskaldunoz (edo baskooz), gure hurbileko errealitate politikoaz (bidenabar bezala eta ironikoki), euskaraz, euskal kulturaz hustu beharrekoak botatzen ditu izerdiarekin batera kanpora, aide kalera. Baina halako bidaia lehendik ere egina zuela iruditzen zait, inora joateke, bere barnetik bere barnera.
Egia esan, gehienarekin ados egonik ere, doinua iruditu zait mingarri samarra, ironiaren geruzapean baina. Dena dela, ez naiz egokiena inori aholkurik emateko, baina liburua eraginagoa izango ote zen dut susmoa, Jokin Muñozek mingostasuna alde batera utzi izan balu. Baina harenak dira oinak, harenak hankak eta burua, eta harena ere bai nahi duena nahi duen erara esateko eskubidea. Hortik aurrera…
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi