kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Begirada bat Kubari / Iñaki Petxarroman / Elkar, 2007

Ez zerua, ez infernua Aritz Galarraga / Gara, 2007-06-16

Ezin esan Kuba herrialde epela denik, ezin esan jendea epel uzten duenik: aldeko sutsuak ditu, baita etsai amorratuak ere. Gure artean (gu ta gutarren artean) miresleak, aurkakoak, adoratzaileak, biraolariak, Fidelzaleak eta antikastristak daude. Nork ez du izan inoiz amets iraultzailerik Kubarekin? Eta bestelako ametsik, Kubarekin baino kubatarrekin? Nora joango dira gure amets, amesgaizto guztiak Fidel edo Castro (filia edo fobia graduaren arabera) joaten denean? Berriak iristen zaizkigu, berri diren ziurtasuna izan gabe. Albisteak, bakoitzak nahierara moldatuak. Baina zer gertatzen ari da benetan Kuban? Trantsiziorik gertatuko al da etorkizun hurbilean? Jarraipen hutsa? Raul anaia, Felipe Perez Roque, Carlos Lage? AEBen inbasio saiakera berri bat?

Galdera horiek eta gehiago izango zituen buruan Iñaki Petxarromanek lanean baimena eskatu eta Karibeko uhartera bidaiatu zenean. Buruan baita ere, ideia argi bat: kubatarrei beraiei hitza ematea, benetako protagonistek esateko dutena entzutea. Elkarrizketa eta lekukotasun generoen artean dantzan, Kubako atzo, gaur eta biharko errealitateen argazkia da Begirada bat Kubari liburua, kazetari lana, kaleko kazetaritza lana bulegokoa baino gehiago. Eta hori da, hain zuzen, Petxarromanen liburuaren merezimendurik handiena, lehenengo eskuko informazioa eskaini digula, kazetariaren irazkitik pasatuta, jakina, baina lehenengo eskukoa, ez berri-agentzia, ez prentsa-aparatu, ez disidentziaren eskuetatik iragandakoa. Herritarrengana hurbildu (herritar itzaltsuengana batzuetan) eta esateko duten hori jasotzea. Elkarrizketak, lekukotasunak 30 dira eta Kubako gizarteko figura garrantzitsuak aurki daitezke horien artean: Cintio Vitier idazle ezaguna (Kubako Literatur Sari Nazionala 1988an); Fernando Vecino Alegret, 30 urtez Hezkuntza ministro izandakoa; Ana Fidelia Quirot, heriotzaren atarian egon ostean bi aldiz munduko txapeldun izan zen atleta; Cesar Portillo de la Luz bolerogile handia… eta horiekin batera protagonista ezezagunen ahotsa ere jaso da liburu honetan: Ioeldis Rodriguez soziologoarena, Dario Garcia Luzon ikasle gaztearena, musika kritikari, zine zuzendari, artista, euskal deportatu edota nekazarienarekin batera. Lekukotasun bat egin zait bitxi: Kuban, gaizkile, lan egin nahi ez duen edo “jarrera antisozialak” dituena izendatzeko lunpen hitza erabiltzen dute. Yeremi Terry da horietako bat eta defendatzen dituen gauzen artean, “Kuba AEBen zatia” izatea nahiko lukeela. Aldeko eta kontrako, beraz, denen iritzia jaso nahi izan du Petxarroman kazetariaren begirada honek, ahalik eta erretratu zabal eta fidelena (ez, Fidelena) egin, nahiz eta inpresioa dudan emaitza orokorra Fidelegi (orain bai, Fidelegi) ez ote den.

Liburua irakurri ondoren ondorio bat baino gehiago aterako ditu irakurleak, hori zalantzarik gabe. Ez naiz ni hemen hasiko ezer aurreratzen, baina nire irakurketaren ondoren ondorio bat nabarmendu zait besteren gainetik, elkarrizketatu gehien-gehienek errepikatzen dutena gainera: Kuba ez dela ez zerua, ezta infernua ere, Kuba ez dela, batzuek defendatzen duten bezala, iraultza sozialistak zabaldu duen paradisua, ezta, besteek aldarrikatzen duten gisan, disidenteek saltzen duten deabruaren haragiztatzea ere: herrialde guztiek bezala bere argi-ilunak dituela, agerikoak batzuk, ezkutuagoak besteak. Aipamen txiki bat, bukatu aurretik: ederrak dira Hermi Pedroso kubatarraren argazkiak, liburuari ukitu berezia eman eta emaitza borobildu dute-eta.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak