« Josafateko zelaian | Ez zerua, ez infernua »
Diotenez / Karlos Linazasoro / Erein, 2007
Ruskin eta Cortazar Josu Lartategi / Deia, 2007-06-15
Karlos Linazasororen Diotenez hau (Erein-Kutxa saria eta Euskadi saria, biak 2007an) bi zatitan banandurik datorkigu. Lehenbizikoak “Ars Poetica bat zazpi ipuinetan” du izenburu eta bigarrenak “Halaxe kontuk (1:43 eskalan)”, eta bitxia da egileak ipuin deiturikoak poema gisa agertzea, eta kontu deiturikoak ipuin gisa.
Lehenbiziko Ars Poetica horretan John Ruskin arte-kritikari ingelesa etorri zait akordura. Ruskinek XIX. mendean hausnarrean zerabilen ia irudi batean agertzen denak berau pintatua izan den sorlekuarekiko edo jatorrizko tokiarekiko fidela izan behar ote zuen; beste modu batean esanda, ia paisaia benetakoa irudi sasitopografiko batek iragazi behar ote zuen, pintorea transkribatzaile hutsa bihurtuz, ala ia pintorearen interferentzia mentalik onar zitekeen, ia arrangement of remembrances delakoa (oroimen-anabasa) onar zitekeen, ia paisaia berreraiki zitekeen. Gauguin eta Van Goghekin argi geratu zen hausnarketa: objektu edo espazio batekiko bateratasunak ez du zertan hipernaturalista izan, artistaren gogoak, artistaren begiratuak, zerbait sakonagoaren errepresentazioa sor dezake eta. Gaur egungo arte modernoan, abstrakzioak errealitatearekiko erreferentzia oro desagertarazi duen honetan, eta errealitatearen figurazioa ere nekez antzeman daitekeen honetan, hipernaturalismoa teknikoki baloratzen da baina badirudi formek berezkotasunetik harago joan behar dutela, edo behintzat horretan datzala zerbait berria sortzea, eraikitzea. Egun, korporeotasuna pentsamenduz nahasirik datorrenean, orduantxe asaldatzen gaitu arteak, sormenaren indarrak.
Hala bada, Linazasorok, lehen zatian, haikuen planteamendu filosofikotik hurbil, naturaren (errealitatearen) elementuak hartu eta sinbolismotik eta paralelismo iradokiorretatik eta berba-jolasetatik iragazten ditu, agian munduari nolabaiteko zentzua eman guran, corporeari pentsamendu pertsonalak atxikirik. Halaxe agertzen zaizkigu putzuak, txorimaloak, itsasargiak, itzalak eta enparauak, beren indar iradokitzaile sendoaz.
Bigarren zatian Julio Cortazar etorri zait akordura, ezinbestean, dena fantastikoa delako dena erreala dirudien arren. Bigarren zati horretan egileak, Giacomettik (eta Cortazarrek) bezala, giza-itzalak zizelkatzen ditu, agian zirriborroaren atzeko sublimetasuna bilatu guran. Halaxe sortzen dira mikronarrazioak: ipuin bitxiak, pentsakizunak, eszena absurduak edo terribleak edo komikoak edo esperpentikoak, amets-giroko iruditeria, mundu garaikideari jaurtitako begiratu ironikoa (world photo press edo hauteskundeak, adib.), errukizkoa… Halaxe sortzen dira itxuraz bere buruari buruzko hausnarketa intimoak (begizkoa, adib., 84. or., non idazle eta artista ororen kezka erretratatzen duen, ene iduriz), begirada antonimoko hamaika kontu.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera