« Zakurkeriaz | Beldurra eta abentura »
Sua falta zaigu / Katixa Agirre / Elkar, 2007
Sua falta zaigu Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-05-13
Katixa Agirrek idatzitako liburuan diosku, sua falta zaigula. Eta ipuinok irakurri ostean, amaieretan, pizte bidean itotzen den poxpoloa etorri zait akordura. Bekainak goraturik amaiera borobilaren esperoan irudikatu dut neure burua. Itxaroten ez duzun amaierek betetzen baitute liburua.
“…Igande arratsalde osoa pasa dezakegu horrela, telebistaren aurrean eta ezer esan gabe, edari beltz eta usaintsu guzti-guztia edaten dugun arte”.
Irakurleari idazten dio, irakurtzen ari denari zuzenago esanda. Konplize bihurtzen zaitu, eta berdin zaio parte hartzaile izateko gertatuta zauden edo ez, irakurketari ekiten badiozu bere eskuetan utziko duzu zeure burua. “Orain emakume gaizto, maltzur, hotz eta desleiala naizelako irudia izango duzue”. Harriturik erantzun diot, “Ez ba! Zer dela eta?”. Eta berak jarraitzen du, “Ez esan ezetz”… eta hasarre moduan erantzun behar izan diot. “Ezetz ba!”.
Egunerokoaren zirri-marrak dira egileak dakartzanak, amaiera zehaztubakoak, bizitzak ez dituelako amaiera borobilak, zehatz eta zorrotzak maite… azken-hondarretan ez bada behintzat.
“Eta eguna ailegatu zen, egun guztiak ailegatzen direlako, unibertsoaren metronomoak errukirik ez digulako sekula ere”.
Zazpi ipuin… zazpi eta bat istorio… zeure burua aurkitzen ez baduzu ikusle bilakatu zaituelako izango da; kontuz beraz, elkarrizketa mutuan pertsonaia bakar moduan amai dezakezu eta.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera