« Eguneroko porrotak | J baten kulpaz »
Sargazo itsaso zabala / Jean Rhys (Txomin Arratibel) / Alberdania / Elkar, 2005
Prekuelak eta trinkotasuna Josu Lartategi / Deia, 2007-03-30
Mundu anglosaxoian Antillei Mendebaldeko India esaten zaie, Karibe Berria ere bai. Hortxe kokatu zuen Jean Rhys idazleak Sargazo itsaso zabala (Wide Sargasso Sea, 1966) gozagarri, ahots anitzeko eta konexio aniztun hau.
Sarritan jazo ohi den bezala, kritikagintzak paralelismo ugari egin izan ditu Jean Rhys idazlearen eta Bertha (edo Antoinette) protagonistaren artean: biak karibekoak (Dominikakoa lehena eta Jamaikakoa bigarrena), biak kreolak (europar jatorrikoa baina Antilletan jaiotako jendea), biak emakumezkoak, gizonen itzalpekoak eta arazo pertsonalez josiak (alkoholismoa dela, erotasuna dela…), biak desplazatuak (Karibetik Europara). Ederto batean datorkio hori guztia biografia literarioari, nik uste, baina Jean Rhys (jaiotzez, Ella Gwendolyn Rees Williams, eta aitortu behar da hor ere beste lotura-puntua dagoela protagonistarekin, berorren izenak aldaketak baititu eleberrian zehar) Bertha protagonista baino hagitzez europarragoa, askeagoa eta jantziagoa izan zela, ez baitzuten alferrik hamazazpi urtekin Ingalaterrara eraman, hezkuntza jasoa eman, bitan dibortziatu eta hirutan ezkondu, hainbat liburu idatzi…
Liburu hau prekuela bat da, Charlotte Bronteren Jane Eyre eleberri dezimononiko ezagunean ageri den pertsonaia batean oinarritua (Bertha Mason, Edward Rochesterren emazte eroa, kreola bera). Jean Rhysek oso jolas posmodernoa burutu zuen, bazter-pertsonaia literario jakin bati bizitza eta ahots berria eman, gorputza eta arima, eta hartara berrasmatu. Jokaldia ondo baino hobeto atera zitzaion: emakume eroaren ume-ahotsa, gazte-ahotsa eta heldu-ahotsa entzungo ditugu, haren sentipen lazgarrien jatorria ezagutuko dugu, haren bakardadearen jatorria…
Eleberria gozo dago kontatua, modu intimoan, eta sentipenezko azalpenekin batera jende kreolaren drama ezagutuko dugu: pribilegioak galtzea, beltzek begirunerik ez izatea (esklabutza abolitu ostean), Europatik etorririko kolono berriek sasizuritzat edo erdibeltzatzat jotzea, gainbehera soziala eta kulturala nozitzea…
Gai gehiago ere nahasten dira (emakumeen arteko elkartasun eza, gizonekiko menpekotasuna, emakumeen azpiratzea, transformazioa, izen-aldaketa, izaera-aldaketa, bazterkeria, emakume beltzen indarra…), eta horretan da nire iritziz eleberriaren balio handiena, hots, zeharkako tematika trinkoan; trinkotasuna baitario kontakizunari, gozo erretrataturiko mundua pintatzen badu ere.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez