« Narrazioen alfabetoa | Aita-alabak »
Zalditeria Gorria / Isaak Babel (Olga Mtz. de Marigorta / Roberto Serrano) / Alberdania-Elkar, 2006
Gerra Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-03-16
Isaak Babel, Odesako judua, 1920an Semyon Budionni kosakoaren erregimentuan sartu zen, poloniarren aurkako gerran. 1925ean, esperientzia horren fruitu, Zalditeria Gorria argitaratu zuen, gure mendebaldean argitaratu den ipuin-libururik onenetakoa. Judu bat kosakoen artean, kontraesan handia, garai hartan, eta kontraesan horixe da, hair zuzen, ipuinen oinarri eta akuilu. 1928an, Budionnik berak Babel salatu zuen. Burges txikiaren ikuspegia islatzea izan zen salaketaren oinarria, judu izatearenaz gainera. Libre atera zen, Gorkyk Babelen aldeko lana hartu zuelako, baina urte horretatik aurrera, diotenez, irtenbiderik gabeko bidean sartu zen. Isilik iraun zuen denboraldi batez, isiltasunera kondenaturik, beste idazleengandik aparte. 1935ean antzerki lan bat idatzi zuen, baina antzokietatik kendu zuten. Zinegidoia idatzi zuen, Eisensteinekin batera, baina zentsurak ez zuen onartu. Isiltasuna haren elikagai bihurtu zen. Ipuin bat idazten bazuen, baze kien inork ez ziola argitaratuko. 1939an atxilotu egin zuten.
Frantsesen aldeko espioitza lanak burutzea izan zen akusazioa. Babel Malrauxen adiskide baitzen, baina idazle frantsesak ez zuen ezer egiteko aukerarik izan. Jakin izan denez, Sobiet Batasuneko artxibategiak publikoari ireki zaizkionean, 15 eskuizkribu eta 18 koaderno, oharrez josiak, bahitu zizkioten. Denak galdu dira, tartean eleberri bat eta narrazio-liburu bat.
Lubiankan itxi zuten eta han, zigor eta torturapean, troskisten laguna zela aitortu zuen, garaiko aitorpen ohikoa bestalde, eta “aberri”aren aurkako lanak egin zituela, gogoz eta nahita, hori ere ohiko aitorpena. Zalditeria Gorria ez zela garaiko Sobiet Batasunean bizi zenaren giroaren isla, baizik eta idazlearen beraren fantasia aitortzera ere iritsi zen, gogoz kontra, jakina.
1940an egin zen Babelen aurkako epaiketa, Laurenti Beriaren bulegoan. Hogei minutuz luzatu zen soilik. Dena dago aktetan jasota. Gero, tiroz hil zuten Lubiankako patioan bertan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez