« Irten ezindako belena | Zaldien ostikopetan »
Denbora bateko zinema paperak / Koldo Mitxelena / Alberdania, 2006
Zine kritikak Javier Rojo / El Correo, 2007-03-07
Koldo Mitxelenak 1954tik 1961ra bitartean Egan aldizkarian zinema-kritikoaren lana ere egin zuen. Izan ere, orotarako gizona zen orduan, aldizkaria aurrera aterako bazuen. Orain, berriro ere, tarte horretan argitaratutako kritikak edizio berri batean ikus ditzakegu, “Denbora bateko zinema paperak 1954-1961” izenburuarekin, eta Mitxelenak saiakera berak 80ko hamarkadaren hasieran egindako hitzaurre laburrarekin. Liburua gauza batzuetarako baliagarri izan dakioke gaurko irakurleari. Adibidez liburu honi esker garai hartan pantailaratzen zituztenak ezagutzeko parada izan dezake, jakina, Mitxelenaren galbahea onartutakoan, zeren Mitxelena zinezaleak gustu oso markatuak baitzituen alor honetan. Haren idazkera zorrotzaz ere asko ikas dezake gaurko irakurleak, idazlea gai baitzen esaldi batekin dena esanda uzteko (“Esango dizuet zer den film hori, ikusi gabe lasai gera zaitezten”). Ez du galtzen, bestaldetik, bere kultura zabala erabiltzeko aukera. Badu, ordea, gaurko irakurleari gustukoa izango ez zaiona: askotan zeharkako aipamenez betetzen zituen idazkiak, eta idazki horiek sortu zireneko giroan sartuta egon gabe zaila da batzuetan zertaz ari den zehazki jakitea.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera