« Zine kritikak | Erretzaileen eremua »
Zalditeria Gorria / Isaak Babel (Olga Mtz. de Marigorta / Roberto Serrano) / Alberdania-Elkar, 2006
Zaldien ostikopetan Igor Estankona / Deia, 2007-03-09
Hogeita hamarreko hamarkadan Isaak Babelen liburuak amusez irakurtzen zituzten: Sobiet Batasuneko idazle ezagunenetakoa zen. Orain “Zalditeria Gorria” har dezakegu guk, euskaraz, eta gozatu. Literatura Unibertsala sailean dago, Olga Mtz. de Marigorta eta Roberto Serranok itzuli dute. “Zalditeria Gorria” autobiografikoa da hein batean, Babel Armada Gorri gazteko zalditerian ibili baitzen Poloniaren kontrako gerran, hogeigarren hamarkadan. Nekea, izerdia, miseria… jaio berri zen mundu sozialista bere buruaren defentsan aritu behar izan zen lehen minututik. Nekazari zaporeko ipuinak dira, pinturaren lirdingadunak, baina batez ere odol usainekoak.
Isaak Babel Odesan jaio zen 1894an, Ukrainako familia judu batean. 1917ko iraultza boltxebikea baino lehen idatzi zuen zeozertxo, eta Gorki aitabitxi literarioa izan zuen kasik. “Odesako ipuinen” entzutea izango duzu, irakurle, beharbada. Itsaso beltza eta gaztetasuna biltzen zituzten. Baina “Zalditeria Gorria” (1926) honetako ipuinak ere itzelak dira, narrazio laburrak zertzeko Babelek zeukan berezko dotoreziaren adibide.
Sobietar sistema Stalinen inguruan bildu ahala, ostera, kritikak sortu ziren Babelen lanaren gainean: dialektika marxista alde batera uztea eta armada gorriaren irudi eskasa zabaltzea leporatu zioten. 1939an polizia sekretuak etxean zelarik atxilotu zuen idazlea. Komunista leiala izaten jarraitzen zuen edo komunista leiala izana zen —eta orain traidorea— gutxienekoa zen. Sorgin-ehizaren erdian harrapatu zuten. Fusilatu egin zuten, eta 1954an birgaitu, izotzak urtu zirenean.
Babelen liburu honetan erretratu ederrak aurkituko dituzu. Hitza pintzela bezala erabiliz, nekazariak, gudariak, zaldiak, pintoreak… dakartza orrialdeetara. Estiloa arteza da —sobietar idazle askok duten hizkera zuzen eta eder bera—, baina ez dio uko egiten umoreari eta xamurtasunari. Mikaztasuna eta sufrimendua gozotasun bihur badaitezkeen jakin nahi baduzu, igo zaitez zalditeria gorri honen gainera.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez