kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Edo zu edo ni / Ixiar Rozas / Erein, 2000

Errealitatearen eta ametsen muga Mikel Asurmendi / Irunero, 2001-02

“Edo zu edo ni”, no! Horra ultimatuma. No! esan dut eta ez to! Izan ere, “Edo zu edo ni” diotso gizonak emazteari, eleberriak izenburutzat daraman ultimatuma, alegia. Liburuaren egilea emakume bat da. Ixiar Rozas Elizalde lasartearra.

“Edo zu edo ni” Ixiar Rozas idazle berriaren lehen eleberria da. Poesia eta ipuinak idatzi ditu orain arte. Aurtengo Donostia Hiria Kutxa literatur saria irabazi du Korronteak ipuinarekin. Berak dioenez, “asko du ikasteko idazle bezala”. Haatik, “Edo zu edo ni” eleberrian bazekien zer kontatu, baita ederki kontatu ere.

Ixiar kazetaria eta gidoigile da ofizioz, idazle gisa, berriz, poetika eta narrazioa landu ditu, esan bezala. Ezaugarri horiek guztiak antzematen dira bere lehen eleberri honetan. Liburuaren kontaketak tankera zinematografikoa du. Eleberriaren taxutzeko era tipularen geruza —metaforikoki esanda— bezalako kentze ariketa bat da. Eleberriaren egitura ez da lineala, istorioa iragan eta orain arteko joan-etorrian gauzatua dago.

Eta gaiaz, berriz, zer esan dezakegu? Hauxe: Protagonista —Graziana— 58 urteko emakume bat da. Joxerekin ezkondua. Graziana beste gizon batekin enamoratu da, ordea. Joxek ultimatuma luzatzen dio hartara: Edo zu edo ni! Bi seme-alaba helduak dituzte eta bizialdi luzea elkarrekin eramana.

Irakurle lagun hori, liburu honen arrastoan jar zaitzaketen hainbat arrasto eman niezaizuke. Nahiago dut baina, zuk zeuk arrasto horiek bilatzea. Premisa batez lagunduko dizut ordea. Eleberriak gauzak esan eta gehiegi azaltzea baino iradokitzen ditu. Gauza asko ez dira liburuan agertzen.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak