« Geure jokabideak, agertokian | Berriz »
Lore mutuak eta tuaren ezkontzak / Amaia Iturbide / Atenea, 2007
Hitzaren estetika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-02-23
Estetikaren tentazioa, esango nuke, dela liburu hau idaztera bultzatu duena. Estetikaren tentazio, baina ez estetizisno hutsaren tentazio. Hustasuna baita, etikari eta estetikari dagokionez, galbide. Edertasunaren bila dabilen poeta galdu egiten da, edertasunaren arrastorik gabe, askotan ohartzeke, gainera, edertasuna ez dela poesiaren xede ezdeusa baino. Edertasunik ez baitago, geure baitan izan ezean. Edertasunari buruzko hitzaldia pastitxea da, gainera, kitscharen azalpena. Kitscha bada. ederra baden bezala. baina horrek askotan zerikusi gutxi du artearekin. Izan ere, artearen helburu edertasuna adieraztea balitz, arte hori esklabo izango litzateke, teoria estetiko aldakor baten esklabo, eta ez lege unibertsalen zerbitzari.
Ez da Amaia Iturbideren helburua edertasunaren adierazpena, baizik eta elkarrizketa estetikoa, poesiaren mundutik eta baliabideetatik abiaturik. Hitza oinarritzat hartzen du, hitza bere zentzu estetikoan eta etikoan, alegia hitza here osotasunean, eta gero, hitzarekin batera, hitza tresna izanik, beste arte-klase batzuekin hasten da hizketan. Hitza ez baita hitzaren helburu, baina bai bere buruaren erakusle. Hitza ez baita hitzaren deuseztatzaile, bere eraikitzaile baizik. Paradoxa hor, nola hitzez adierazi hitzez baizik adierazi ezin daitekeena? Nola adierazi poesia hitzez? Nola adierazi poesia hitzik gabe? Nola esan isilik hitzek esan ez dezaketena? Eztabaida zaharra eta luze joko ligukeena, gainera, inora iristeko zorterik gabe.
Hitzak, izan ere, hor aurkitzen ditu bere mugak, here zedarriak, here oztopoak. Eta horretaz jakitun izanik, hitza bestela iristen ez den tokira irits daiteke, bestelako arteek markatzen eta zehazten duten lurraldera. Pintoreen lurraldera, esaterako, eta Jesus Mari Lazkano edo Nagel bezalako munduetara.
Hitzaren estetika ez da estetikaren hitza, baina hitzak badu here lurraldea, here jabegoa mendeko diren gauzen gainean. Hitza, artzain baits, irudi-saldo baten artzaina, liburuan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera