kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Nork bere ozeanoa / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2006

Bakoitzak bere zoroa Jon Kortazar / El País, 2007-01-02

Xabier Etxaniz Rojok (Donostia, 1971) liburu berria atera du Erein argitaletxearen eskutik, Nork bere ozeanoa, hamaika ipuinez osatutako bilduma. Etxaniz Rojok lehen ere saiatu da ipuingintzan. Hamar manamenduak argitaratu zuen 2002an eta hainbat sari irabazi ditu, hala nola Gabriel Aresti ipuin lehiaketa (2000 eta 2001ean) eta Donostia Hiria 2006an. Gainera Koadro isila lana eman du plazara.

Nork bere ozeanoa izenburuko liburua osatzen duten ipuinek murgilketa egin dute pertsonaien barnekotasunean. Pertsonaiengan oinarrituriko ipuinak bildu eta aurkeztu ditu egileak. Ipuinotako pertsonaia bakoitza bere zoroak darama, edo bere erabakiak edo erabakiaren azalpenak. Alde horretatik testu eta ekintza trinkoak azaltzeko gogoa da Xabier Etxaniz Rojok aurkezturikoa.

Nortasunean sakonduz, barneratze prozesua da bere lumak eskaini duena, pertsonaiaren kezka ipuinaren gune nagusi bihurtuz eta nortasunaren bidean pertsonaiak dituen arrazoiak argituz eta landuz.

Pertsonaiak une jakin batean hartzen ditu kontagaiak, eta espazio edo denbora mugatuan kokaturik, intentsitatearen alde egiten du kontaketak. “Tanta ziztrin bat ozeanoan” ipuinekoa bezala, “hits eta gris” dira ipuinotako pertsonaiak, arruntak, egunerokoak, tristeak. Maiz maitasunaren sokan galduta dabiltza, izan direna pertsonaia maitatuari ezin azalduz, edo burua botatzearen inguruko ipuinetan agertzen dira, obsesioa gai nagusia delarik ipuin hauetan, eta inoiz absurdoa agertu badu ere, gehienetan trantze larria barne azalpen gisa marraztu du egileak, edo gutunaren bidea erabiliz (edo gaurkoagoa den mezu elektronikoarena) pertsonaiek azaldu egiten dituzte beren bizitzako kezken eta erabakiaren arrazoiak.

Introspekzio joera nagusi da ipuinotan, batzuetan paradoxarekin jolastuz, gehienetan klimax mantso batekin, sorpresa leuna eta ahula delarik, pertsonaiaren ozeanoa, barrunbea, ilunpea baita kakoa.

Ondorioz tonu monokordea erabili du Xabier Etxaniz Rojok, askotan errepikapena nagusitu duela, inoiz paragrafoen bukaera aldera esaldi laburra eta deigarria kokatzen duelarik, pizgarri gisa. Noiz edo noiz umorea eta paradoxa ere maite ditu, baina orotara, pertsonaien barnean egindako murgilketa da testuak eskaintzen duena. Bakoitzak dugun ozeanoan egindako ibilbidea.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak