« Izua | Ipuinok eta pertsonok desioen objektuak baitira/baikara »
Zazpi urkatuak / Leonid N. Andreiev (Jose Morales) / Alberdania / Elkar, 2006
Gizakiaren alde ilunak Alvaro Rabelli / El País, 2006-10-30
Nikolaievitx Andreiev, (Orel, 1871-Mustamaggi, Finlandia, 1919), idazle errusiarraren lanak bat datoz XIX. eta XX. mendearen hasierako Errusiako literaturaren urrezko aroarekin. Gorkiren gustukoa eta Txekhoven jarraitzaile sutsua izen zen Andreievek eragin handia izan zuen Errusiako gizartean. Eleberrigilea eta ipuingilea ere, honetan bertan, ipuingintzan, benetako maisu lanak erdietsi zituen. Sinbolismo errusiarreko idazle nabarmenetako bat izatera heldu zen. Bere lanetan pertsonaien barne bizitza eta gogo-aldartea nabarmentzen zituen, pertsonaien alderdi psikologikoa.
Erritmo motelaz, bere pertsonaiek munduan dihardute, itxuraz, ezer gertatuko ez balitz bezala, pathos tragikotik irteterik ez balute bezala. Baina itxurako mundu geldo horren azpian salaketarik zorrotzena ezkutatzen da. Andreievek ez zuen ezkutatzen bere lanen kutsu politikoa, tzarismoaren kontrakoa erabat. Heriotza zigorraren aurka azaltzeak, ekintzaile politikoak pertsonaia nagusi bihurtzeak eta zernahi sistemetatik kanpoko jendearen bizimodua erretratatzeak agerian ipintzen du Errusiako tzarren aurkako jarrera, baita agerian ipini ere sasoiko errusiar erregimen zaharraren eta gizartearen krisialdi sakona.
Jose Morales itzultzaileak Klasiko Unibertsalen bildumarako euskaratu duen Zazpi urkatuak bildumak Andreieven hiru ipuin luze dakartza: izenburu bereko “Zazpi urkatuak”, “Ilunpeak” eta “Espektroak” izenekoak. Ezberdinak izan arren, ezaugarri komunei eusten diete; hau da, denetan tonu ezkorra ageri-agerikoa da; gaien aldetik ere denetan bakardadea, erotasuna, heriotza eta beldurra adierazten duten ideia eta egoerak presente daude oso. Heriotza zigorraren kontrako salaketa gordina dugu, pertsonaiak heriotzara eramaten dituzten arrazoiak aztertu baino egileak banan-banako erretratu zehatza egiten digu, kondenatuen barne munduan murgilarazten gaitu hurbil dagoen heriotzaren aurrean zer sentitzen den jakin dezagun. “Ilunpeak” ipuinak, berriz, prostituzio munduan barneratu eta ekintzaile politiko baten konbikzio eta sinismenak kolokan jartzen ditu. “Espektroak”, azken ipuina, zorotasunaren gaineko hausnarketa dugu. Bilduma honek beti harrigarria zaigun errusiar literatura gozatzeko beste aukera paregabe bat ematen digu.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres