kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Nafarroako Artizarra / Joxemari Iturralde / Elkar, 2005

Nafarroako Artizarra M. Egimendi / Aizu!, 2006-05

Horko urte hori ez da berez zuzen-zuzena, nobela hau 1984an kaleratu baitzen lehenengo aldiz. Garai hartan eleberri esanguratsua gertatu zen euskal literaturaren munduan, abentura eta metaliteratura uztartzen zituelako. Dibertimendua eta jolas intelektuala orduan eta euskaraz elkartu zitezkeela erakutsi nahi izan omen zuen Iturraldek.

Metaliteratura alde batera utzita, gustura irakurtzen den nobela da, erakargarria; ez du, beraz, atzera botako irakurle amorratua ez dena, Euskal Herriko historiako hainbat pasarte aipatu arren, nobela historiko potolo horietako bat ez delako. Hizkuntza ederra eta dotorea erabiltzen du, Erdi Aroko garaira eramaten gaituena, idazlea irakurleari mintzatzen baitzaio askotan, batzuetan zuzen-zuzenean, eta beste batzuetan anaia protagonistetako baten seme-alaben bitartez. Horrela, irakurlea denbora guztian norbait ipuin bat kontatzen ari balitzaio bezala sentitzen da.

Bi anaia nafar dira nobela honetako protagonistak, anaiak izan arren, inoiz elkartzen ez direnak. Bizitzak bide erabat ezberdinetatik eraman ditu, baina biek ezagutuko dituzte kultura eta leku anitz, eta biek aurkituko dute babesa, une desberdinetan eta arrazoi desberdinengatik, garai hartan baztertutako bi gizarte talderengan: juduak eta ijitoak, hurrenez hurren. Antza horretan bakarrik dutela esan daiteke.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak