« Denbora Wilkon galdu zenekoa | Sentimenduak gainezka »
Orain galdera berriak ditut / Lander Garro / Txalaparta, 2004
Barne galderak kanpora begira Josu Lartategi / Deia, 2004-12-14
Intentsitate estilistikoa eta argumentala galtzen baina intimismoaren forma xumeak indarra hartzen doazela iruditu zait Lander Garroren ipuin bilduma hau irakurtzen joan ahala. Hasierako ipuinen argudioa ardatz ez oso nabarmenaren inguruan josita dauden arren, gardenago ikusten dira pertsonaiak; nondik datozen eta nora doazen behinik behin esan genezake. Izenburuaren titulu bereko ipuinetik aurrera, ordea, askoz ere desfokatuago ageri zaigu dena, haria mentalagoa da eta lehen aipatu ditudan elementu xumeek hartzen dute indarra (sukaldeak eta bertako lanek, harreman hurbiletako elkarrizketa zentzugabeek, kartzelako hormen testigantzak denboraren joanean…). Ipuin guzti-guztietan nabari daitekeena, edozein modutan ere, barne ezinegona da, halako borroka antzeko bat mundu intimoaren eta gugandik kanpoko munduaren eragin geldiezinaren artean.
Hamaika ipuin (hitzez hitz) hauetan labur baina mamitsuenak lehenbizikoa eta akabukoa direlakoan nago, baita argigarrienak ere, gainontzekoak interpretatzeko bidea ematen baitute. Bakardade haserretutik berba egin daitekeela diosku kontalariak “Autobiografia” ipuinean, eta azkenengoan, “Zauri ikusezinak”ean hor dugu beste kontalari bikoitza, bata etxe-txokoan musika entzuten eta jana prestatzen, eta bestea bakarrik eta lagunengandik, maite dituenengandik bereizia eta kezkaz josia. Honela diosku presoak porlanezko bere eserlekutik, memoriaren argazkiei errepaso egiten dabilela: “desfokatu zait mundua, konpondu ezin dudan gaitza neure egin dudalako, nire atxiloketak zuengan duen eragina”.
Bigarren ipuina hunkigarria da. Alaba preso duen emakumearen istorioa begiez eta bihotzaz kontaturak. Amaren sentimenduak gailentzen dira munduko zirkoaren aurrean. Horixe gertatuko da beste ipuinetan, hots, munduaren presentzia eta eragin ebitaezina eta barne munduaren ezinegona. Hirugarrena, “Troski”, hunkigarria da baina nire ustez “atxilotuta ere” kenduta askoz biribilagoa izango zen, sujerenteagoa, aurreko giroarekin bat eginda. Izenburuaren izen berekoa ona da, ni bezalako hunkiberak hunkitzekoa. Hurrengotik aurrera pertsonaiak are gehiago bakantzen dira, eta argiago ikusten da inkomunikazioa dagoela harremanen azpian; tonu etsia ere nabari da, barnea eta kanpoaren arteko harreman zauritua.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera