« Gureko berbeta | Bizitza eta bidaia »
Eta handik gutxira gaur / Eider Rodriguez / Susa, 2004
Eta handik gutxira gaur Ana Unanue / Aizu!, 2004-11
Istorioak: Eider Rodriguezen (Orereta, 1977) aurreneko liburuan hamasei narrazio topatuko ditu irakurleak. Gaiak eta pertsonaiak askotarikoak dira, baina narrazio guztietan ageri den ezinegonak nolabaiteko lotura ematen die. Ezinegonaren jatorrian mamuak daude, Joseba Sarrionandiak liburuaren hitzaurrean darabilen terminologia erabiltzearren. Mamua izan daiteke gerra zibila, gatazka politikoa edo arazo emozional bat —eta batzuetan guztiak batera—.
Emaitza: idazkera izugarri lantzen eta zaintzen duen idazle baten obra da “Eta handik gutxira gaur”. Liburuan ez dago gertaera askorik —pertsonaien sentipenek osatzen dute narrazioen haria—, bai ordea baliabide estilistiko mordoa, baita esperimentatzeko gogoa ere.
Argi eta itzalak: estiloa sobera duela erakutsi du Rodriguezek bere lehendabiziko liburuan. Zer kontatua baino gehiago, nola kontatu da egilearen kezka. Probatik onik ateratzen da Rodriguez, badakielako kontatzen eta idazten, baina idazkera dotoreenak ere euskarriren bat behar du, zer kontatua alegia. Eta alde horretatik gorabeheratsua da liburua. Ipuin batzuetan euskarri falta sumatzen da, zutabe gutxi hainbeste apaingarriri eusteko. Horietan jolas estilistikoak hutsal bihurtzen dira eta irakurketa moteldu egiten da.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera