kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Harri txintxolak / Jean Louis Davant / Elkar, 2003

Oroitzapenezko begiratu lasaia Patxi Sarriegi / Deia, 2004-10-19

Oroitzapenez betetako bizitzari emandako begiratu lasaia sumatzen zaio olerkari zuberotarrari liburu osoan zehar, eta bizi izandakoari esker oneko izan nahia gailendu zaio. Zentzu askotatik aberatsa gertatu zaigu, ezinbestean, Davantek prestatutako azken olerki liburua, ikuspuntu literariotik ez ezik proiektatzen duen oroitzapenezko dizdira ugariengatik. Izan ere, urte eta bizipen ugari pilatuz joan baitzaizkio —eta ez alferrik— 1967an argitaratu zuen lehen liburu hartatik; ia berrogei urteko bizitza literario luzea du egileak eta era askotako ezagutzak antzematen zaizkio etengabe olerkiotan.

Besteak beste, euskal letretan itzal handikoak diren hainbat eta hainbat euskalari eta euskaltzain ezagutzeko izan dituen aukera guztiengatik, urte eta momentu zailetan euskaltzaletasunaren aldarri izan direnak; esate baterako, Xalbador, Mixel Labeguerie, Mattin Treku, Xanpun, Eppherre anaiak, Gabriel Aresti, Louis Dassance, Etienne Salaberry, Imanol Berriatua, Lafitte, Hiriart Urruty, Mitxelena, Piarres Larzabal, Alfonso Irigoien, Krutwig, Villasante, Gandiaga, Jose Mari Satrustegi eta abar luzea. “Biziek dugu / Hilen beharra / Gure bizitzan”.

Aspaldiko testigantzak dakarzkigu askotan, neurtitz bereko olerkietan gainera. Denak zenduak badira ere, olerki bana eskaintzeaz bat, haien hitzak eta oihartzuna zein gertu diren behin eta birritan frogatzen digu. Idazle eta euskaltzain lagunak gogoratu nahian. Ipar nahiz Hego Euskal Herrikoak, mugak existituko ez balira bezala. “Oroitzapena / Lagun ederra / Baina galkorra / Harrizko hitzetan / Zizelka dezagun / Bide bazterretan / Sutondo xokoan”.

Olerkiok irakurriaz batera gogoeta eta bizipenez betetako unibertsoa da liburua, heldutasunera iritsitako gizonaren ispilu eta gordailua. Hitz eta esanahi joritasuna berez datorrela dirudi Davanten olerkietan, sonetoen neurrian egokituak, behar baino gehiago luzatu gabe. Betekadarik gabe. Bizitzaren gorabeherak islatzen ditu liburuko bost ataletan: urteko lau sasoiei buruzkoak, historikoak, bizitzarekiko pentsaera azaltzen dutenak edota aberria eta hizkuntzarekiko loturaren ingurukoak. “‘Ni ez naiz hemengoa’ / pentsatu zuen poetak / eta kaiolatik ihes egin zuen / ibaian behera / gitarra batean. / Zeinek daki nondik dabilen / itsasontzi horren altzoan? / Baina beldurra badut / inon ez garela bertakoak”.

Askatasuna maite duen idazleak, olerkariak, badaki inoiz ez dela erabatekoa izaten, ehunetik ehunekoa alegia. Bere olerkietan horixe gauzatzen du. Zatika bada ere, lortutako askatasun ekintzak dira idatzitakoak; askotan apalak, bestetan beteagoak, denak askatasun hazia dutenak. Iragandakoa gogoratuz —gerora ahaz ez dezagun— beti etorkizunari begira ari da.

Hitz handien erdian sentiarazten gaitu, pentsamendu eta ideia nagusien erdigunean. Poesiaren unibertsaltasuna eta arima erakusten digu Davantek, euskaldunon munduan izar aunitz direla gogoratuaz batera. Hizkuntza maite du, hizkuntzarekiko lotura sakona behin eta birritan agertzen du. Askatasuna maite du euskaltzaleak azkenik. Olerkiok, oroitzapenezko begiratu lasai horren lekuko dira.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak