kritiken hemeroteka

8.314 kritika

« | »

Mugaldekoak / Edu Zelaieta / Susa, 2004

Mugaz beste aldera begira Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-07-02

Gaztea da Edu Zelaieta, eta hori dohaina baino gehiago da, ikuspegia, munduari begiratzeko eta mundua sentitzeko modua. Egia da munduari begiratzen diogunean, mundua ere guri begira gelditzen dela, eta begirada horrek markatzen gaituela gureak mundua markatzen duen neurrian bederen. Bada liburuan poema bat osorik aipatu nahi nukeena, oso poema ona eta esanguratsua iruditzen baitzait: “Libre jaio naiz, baina/ gatibu sentitzen./ ez naiz errudun jaio, baina/ behin eta berriz sentitzen naiz errudun./Ez naiz borrero jaio, baina/ horrela egin naute eta horrela sentitzen naiz/ nire berdinekin,/ libre jaio baina errudun sentitzen direnekin.” Sentimendua da poemaren gaia, gatibu sentitzea, errudun sentitzea, kolektibo handi baten ondoan noski. Psikoanalisiaren ikuspegitik ondo adieraz daiteke poemaren esanahia, erruduntasun sentimendua: gure izenean hainbeste triskantza egin eta hainbeste nahigabe gertatu direnean. Identifikazio derrigorrezkoa baita gure modukoekin, haiek ere, pentsatzekoa denez, errudun sentimendu bera baitute; libre jaio, denok jaio baikara libre, baina ez gara denok berdin libre bizi. Hori da nik ulertzen dudana, eta erruduntasun sentimendu horrek, askotan, krisia dakar berarekin, alegia depresioa.

Muga dago ordea krisitik depresiora eta ez dut uste Edu Zelaietak depresioaren muga gainditzen duenik: “ene negarra ene muga da”, diosku, eta mugak negar-toki dira, aspalditik gainera. Esango nuke liburuan azaltzen den poetak muga bistan duela, aurrez aurre, baina ez dela ausartzen hura zeharkatzera, hura gainditzera. Muga guztien muga, azken muga, heriotza baita, eta horren beldur da poeta, hitz zuzenez aipatzen ez badu ere.

Baina doinuak, poesiaren norabideak, zenbait metaforak, identifikazioek, mugaz beste aldean heriotza ikusten duela pentsarazten digute. Bestela ez da ulertzen bizitzari buruz idazten duena, zerbait behartua balitz bezala: “Erdiminez nahi nuke iratzarri/bi aldiz bi/bizirik egoteko”.

Azken kritikak

Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien
Irene Sola

Jon Jimenez

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak