kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Han goitik itsasoa ikusten da / Julen Gabiria / Elkar, 2004

Fronterarik gabeko nobela Gema Lasarte / Berria, 2004-04-24

Julen Gabiriaren bigarren nobela honetan barrena sartzeko, eraiki dion egiturari bi aipu egingo dizkiot. Esango nuke idazlan honek duen altxorrik handienetakoa egiteko modua duela. Gabiriak espazioak, denborak, istorioak nahiz protagonistak nahi duen gisan erabili ditu.

Egiturak bi alde ditu. Lehena Euskal Herrian gertatzen dena, eta bigarrena Italiako Ponte a Ema herrian. Lehen atalean, irakurleak narrazioaren nondik norakoa aurkitu behar du; bestela, ez da Ponte a Emara iritsiko. Denboran nahiz espazioan etengabeko saltoak egiteak arrisku hori du, irakurlea bidean galtzea, eta horren jakitun da Gabiria. Argi dago Livornoko haizeaz disfrutatzeko Gabiriak irakurlea lanean jarri nahi duela. Iñarrituren 21 gramo pelikula dakarkit gogora liburu honek, teknika aldetik, jakina; filmak etengabe atzera-aurrerako saltoak ditu, planoak nahiz sekuentziak sarri errepikatzen ditu, eta azkenean ikuslea narrazio teknikaren pare-parean jartzea lortzen du zuzendariak.

Narrazio teknika ez ezik, hizkuntzaren erabilera aipatu behar da. Egia eta fede aberatsa dela. Lehen esan ez badut ere, kontakizuna Euskal Herrian gerra aurreko urteetan hasten da, eta II. Mundu Gerra bitarteko Italian garatzen da. Oso ondo egokitu du hizkuntza Gabiriak gerra garaira. Hizkuntzaren erabilpena bera narrazioaren beste ezaugarria da. Protagonistek beren hizkuntza propioa dute. Gerrak emozioen hizkuntza du: erbestera doazen umeen amena, eguraldiarena…: “Aurreko egunetako laino eta euriak aproposago ziren gertatuko zena gertatzeko, baina eguraldiak ez du ulertzen politikaz, are gutxiago gerraz”. Bestalde, protagonista bakoitzari tamainako hizkuntza jantzi dio, Gino Bartaliri, Romanetori, Martin Alberdiri eta Signora Mariari. Bizikletaren semantikaren erakustaldia ere bada nobela.

Orain arte esan dugu oreka narratiboan narrazio teknikek nahiz hizkuntzak beren lekua dutela. Beste ezaugarri nagusietakoa erritmoa dugu. Bizikletak ematen dio erritmoa eta lotura nobelari. Lauan azkar doa, eta maldak igotzen moteldu egiten da. Erritmo azkarra lortu du Julen Gabiriak. Hitz juxtuekin eta esaldi motzekin aritu da. Lehen esan legez, askotan sekuentziak kameraz grabatu ditu eta berriro berrikusten ditu.

Protagonistei dagokienez, ez dago protagonista nagusirik. Herri oso bat da protagonista. Bakoitzak bere iraultza txikia egiten du gerraren aurka. Gerra da gai zentrala, gerrak darama Roman, gerora Romaneto izango dena, Euskal Herritik, Frantzian barrena Italiara. Eta gerraren aurrean itsasoa sujeritzen da. Itsasoa poza eta satisfazioa da. Sinbologiaz eta emozioz kargatua dago liburua. Gerrak nostalgia eta tristezia pizten ditu edonorengan. Beste gaia txirrindularitza da. Gabiriak txirrindularitza ikusteko bi era eskaintzen dizkigu. Oscarren bidez ziklismoaren epika erakusten digu, baina plano berean Lukak paisaiak ikusten ditu. Batek pantailan goi aldera begiratzen du eta besteak txirrindularien hanketara. “Galibierrek, zati horretan, malda beldurgarria dik —azaltzen dio Oscarrek—. Tontorretik itsasoa ikusiko da igual —ondorioztatu du Lukak”. Nik sekuentzia hori gerrak dakarrenaren aurrean nobelak hartzen dituen bi ikuspegietara luzatuko nuke. Bata, ihesa, erbestea, mina eta beste egoera gordin horretan gauzak hobeto egiteko gogoa. Gino Bartali txirrindulari handiaren bizikleta juduen paper faltsuak gordeta eramateko baliagarri izango da nobelaren amaiera aldera.

Jauziz osaturiko narrazioa aitzakia besterik ez da protagonista asko eta istorio magiko gehiago kontatzeko. Han goitik itsasoa ikustera animatzen denak tropelean sartu baino lehenago saltoka ibili beharko du, baina gailurrean fronterarik gabeko itsasoa ikusi edo irakurriko du.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak