« Izugarrikeria ikasgai | Argia isurian »
Tango urdina / Aitziber Etxeberria / Erein, 2003
Auzokoen bizitzak Javier Rojo / El Correo, 2004-04-07
Aitziber Etxeberriaren lehenengo nobela da “Tango urdina” izenburupean argitaratu den liburu hau. Nobela hau Erein argitaletxeak antolatzen duen Donostia Opera Prima sariaren irabazleetako bat izan zen 2003.urtean. Erdipurdiko bizitza daraman pertsonaia patetiko xamar baten inguruan harilkatu du idazleak nobelaren argumentua. Pertsonalitaterik gabeko pertsonaia honek bere bizitza ziztrina pasatzen du auzoei begira, hauen bizitzei buruzko espekulazioak egiten. Pertsonaia hau ikuspuntu bat besterik ez balitz bezala aurkezten zaio irakurleari. Ingurukoei begiratzen dien bitartean bere bizitzaren hustasuna estaltzen saiatzen da, besteen bizitzekin berea betez. Auzokoen bizitzak, baina, ezintasunez beterik daude. Maitasuna zer den ez dakien erizain manipulatzailea edota emaztea eta alaba diktadorea balitz bezala tratatzen dituen gizona bezalako pertsonaiak aurkitzen ditu. Pertsonaia hauen guztien bizitzak nahasten dira, elkarren artean harremanak sortzen, eta hala ere, batek ere ez du lortzen bere bakardadeari ihes egiten. Idazle baten lehenengo nobela dela ahaztu gabe, ibilbidearen lehenengo urratsa alegia, interes biziarekin irakurtzen den horietakoa da.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera