« Literatura ikusten da hemen behetik | Neurria »
Gertakizuna / Annie Ernaux (Joseba Urteaga) / Igela, 2003
Gertakizuna Ana Unanue / Aizu!, 2004-04
Istorioa: 1963an, artean ikasle gazte zelarik, haurdun gelditu zen Annie Ernaux. Hiru hilabetez, haurdunaldia nola eten izan zen bere obsesio bakarra. Abortua debekatuta zegoenez, klandestinitatera jo behar izan zuen. 35 urte geroago, sekula ahaztuko ez zuen gertakizunaren berri ematen du idazle frantsesak.
Emaitza: testigantza liburu soil eta doia, zenbait pasartetan gordina bezain zirraragarria. Ernauxek sentimentalismorik gabe, baina doitasun handiz islatzen du gaztetan bizi izan zuen irrealitate egoera hura. Desio ez zuen haurdunaldiak hankaz gora jarri zuen bere eguneroko bizimodua, bat-batean beste mundu batean bizi zen (“alde batean beste neskak zeuden, sabela hutsik zutenak, eta bestean, ni”), eta ia laguntzarik gabe atera behar izan zen ataka gaiztotik.
Nabarmentzekoa: egileak 35 urte lehenago jazotako gertaerak izan ziren bezala —hau da, berak bizi izan zituen bezala— kontatzeko egiten duen ahalegina. Kontatu baino gehiago, iraganeko bizipen, sentsazio eta pentsamenduak disekzionatu egiten ditu Ernauxek. Azken batean, memoria liburua da Gertakizuna. “Agian oroimena gauzak amaieraraino begiratzean datza soilik”, dio Yuko Tsushimak liburuan ageri den aipuan. Idazketaren bidez, horixe egiten saiatzen da Ernaux: gertaerak amaieraraino begiratu eta bizitakoari zentzua eman.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi