« Gure Gauzak S.A. | Taula gainean »
Hamaika bizimodu / Rafa Ugalde / Ibaizabal, 2003
Adibide batzuk Javier Rojo / El Correo, 2004-03-03
Rafa Ugalderen lehenengo liburua da “Hamaika bizimodu” izenburutzat duen idazlan hau. Bertan, hamar ipuin biltzen dira, antza, idazlearen inguruko errealitatean oinarriak dituztenak. Rafa Ugalde idazle gazteen sail definigaitzean sartzerik ez badago ere, egile hasi berritzat har dezakegu, idazteko zaletasuna eta grina, beste euskal idazle batzuek zaletasun eta grina hori alde batera uzten adinarekin sartu baitzaio. Datu honek azal dezake liburuak batzuetan uzten duen inpresio kontraesankorra: alde batetik, lehenengo liburua izanik ere, ohi baino idazlan helduago baten aurrean gaude; bestaldetik, ipuinen artean desorekaren bat dagoela iruditu zait. Izan ere, helduen kezkak eta ikuspuntuak eskaintzen ditu idazleak, eta hau eskergarria da, pairatzen dugun kulturaren nerabetze prozesuan. Izenburuarekiko kontraesana izango balitz bezala, “Hamaika bizimodu” hauetan dauden kezken artean heriotza nabarmentzen da. Baina ipuin batzuetan nabarmenegia ematen du aldez aurretiko ideia baten presentziak, halako moldez, non ipuinak adibide baten bidez egindako ideia horren garapena baitirudi. Ipuinaren bidez ideia bat ejenplifikatu ez, baina istorio bat kontatu nahi duenean, ordea, emaitzak interesgarriagoak iruditu zaizkit.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi