« Tarte zuriak | Jazarritakoen musika »
Izozmendiak / Juan Ramon Madariaga / Susa, 2003
Bizitza sentsazioa Jon Kortazar / El País, 2004-02-08
Zazpigarren poema liburua argitaratu du Juan Ramon Madariagak (zortzigarrena, erdaraz atera zuena kontuan hartuz), Izozmendiak izenekoa. Izenak gogora ekartzen du Benjamín Prado poeta lagunaren Iceberg liburua, baina, nire iritziz, poema molde desberdina darabilte.
Poesian hasi zenean, Heriotza, Amodioa eta Bizitza, poesia handiaren gai nagusiak, erabiltzen zituela esan zuen idazleak. Orain, Bizitza tratatzeko tenorea heldu dela dirudi, edo hobe, bizitzan amets eta errealitatearen artean dugun mundua, urtuz doan mundua azaltzeko unea. Izozmendiak itsasora sartzen dira eta urtuz doaz, ametsak eta utopiak bezala, eta norabide gabe doaz itsaso handitan, gure bizitza ere norabide gabe doan gisa.
Gai nagusiak maite baditu ere, Madariagaren poesiak badu txikitasunaren erabilpen berezi bat, begiradaren unean jarria. Hemen ere bai, “sentsazio bat da nire pentsamendua”, eta pentsamenduetan baino gehiago ikusten ditu sentsazioak, oso inguru hurbilean: ezkaratzeko tomateetan, egunerokotasunaren paisaian, beti ere ustelkeriaren barnean “muin gozoa” aurkitu nahiz.
Tonu txiki hori sortzeko orduan izaten ditu bere arrakastarik handienak Juan Ramon Madariagak, baina poema liburu hoentan askotxo jokatu du pilaketarekin, eta egituraketa horrek pisua eman die testuei.
Hizkera eta poesiaren tratamenduaren aldetik ere, aldaketak agertzen dira: alde batera utzi dira Iparraldeko hizkeraren xarma eta gutxitu (ez dira guztiz desagertu) paisaia urrunen lilura. Egunerokotasuna eta hurbiltasuna atera dira irabazle, hizkera sinple bezain garden baten mesedetan.
Hala ere, poemak beti klabe bi ditu, bata aipatua eta bestea, mundu isil baten adierazpen isila. Madariagaren poesia plano bien arteko jokoan mugitzen da; horregatik mantentzen du xarma. Egunerokotasuna beste zerbaiten adierazgarri delako, alegia.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez