« Ipuinen magia | Poesia zertan den »
Sisifo maite minez / Laura Mintegi / Txalaparta, 2001
Sisifo maite minez Ainhoa Arozena / Egan, 2003-03
Pertsonaia ezberdinen azalean kokatuta, maitemintze prozesua da Laurak eleberrian kontatzen duena. Beterriko Liburua aldizkarirako egindako elkarrizketan, idazleak berak aitortu zuen azken momentura arte, zalantza izan zuela eleberriaren edo saiakeraren artean, zein genero aukeratu. Eleberria zailagoa izan arren, “gauza zailak egiteko” gaudelako aukeratu omen zuen bide hori eta ez zen, inondik ere, ahaleginean geratu. Ezbairik gabe, istorio indartsuarekin egingo du topo irakurleak liburu hau esku artean hartzean.
Ane da eleberriko pertsonaia nagusia. Emakume ezkondua eta bi alaben ama. Behin, Eunate alabak mina hartu eta ospitalean Mikel medikua ezagutuko du. Bien artean jolas goxoa sortu eta zeharo maitemindu egingo dira. Elkarrekin ihes egitea erabakiko dute bizitza berri baten bila. Anek, bi alabak eta senarra Bilbon utzi eta Mikelekin batera egingo du ihes Managuara. Pasioz betetako maitasun istorio ederra biziko dute hasieran; denbora tarte luze baten ostean, barruak bere familiarengana itzultzeko aginduko dio, ordea.
Eleberria Esteban Mugarra psikoanalistaren kontsultan hasten da. Sei urte eta erdi Ertamerikan igaro ondoren, Ane etxera itzuli da. Alabek ez dute ama ezagutu etxeko atea ireki dienean, senarrak ondo hartu du, lagundu egin nahi dio eta Estebanen kontsultara eraman du. Estebanekin izaten dituen hizketaldiek barnea husten lagunduko diote Aneri; bere sentimenduak azalduko dizkio, ihes egiteko arrazoia zein izan zen bilatzen saiatuko da. Lan luze eta neketsu horretan, Karmelek, Aneren lagunak ere izango du tarterik. Karmele Ane laguntzen saiatuko da, kontsultara lagunduko dio, bere sentimenduak ulertzen ahaleginduko da. Estebanek, Karmelek Aneren kasua argitzen lagun dezakeela uste du, txiki-txikitatik ezagutzen baitute elkar, eta Aneren iraganaz hitz egiteko eskatuko dio. Oso begi onez ikusten du Estebanek Karmele, beste maitemintze prozesu bat jarriko da bidean. Maitasunaren inguruan oso ideia ezberdinak dituzte biek, Estebanek unean unekoa bizi behar dela uste du, Karmelek gauza gehiago hartzen ditu kontuan, mintzeko arriskua ikusita seguruenik. Bien arteko jolasa, jolas soil bat baino zerbait gehiago izango da eleberriaren amaierarako.
Maitasun kontuak alde batera utzita, Aneren jarrera ulertzeko pisuzko arrazoiak azaleratuko dira Estebanen kontsultan. Anek bazuen gazte hil zen ahizpa bat, Amaia. Inbidia zion ahizpari, jeloskor jartzen zuen maitasuna bizitzeko zuen modua ikusteak, ahizparen parean egon nahi izaten zuen beti, hark gogoko zuen mutila maite zuen Anek ere, Txute. Mutilarekin batera droga munduan sartu zen Amaia eta behin sobredosi baten ondorioz hil egin zen. Ahizparen heriotza gertu-gertutik ikusi zuen Anek, eta heriotz horrek izugarrizko eragina izan zuen beragan. Heriotz horren harira, barne-beldurrek bultzatu zuten Ane ihes egitera. Maite zuen norbait galtzeak sortu zion mina berriro bizitzeko indarrik izango ez lukeela jakiteak.
Irakurketa azkarra eskatzen duen liburua da Sisifo maite minez, sentimendu ugari nahasian dakartzana: Maitemina, pasioa, desira, gabezia, antsia, hutsunea, itxaropena eta etsipena, besteak beste.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza