kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Zoriona, edo antzeko zerbait / Karmele Mitxelena / Elkar, 2024

“Zoriona, edo antzeko zerbait”, joan zirenen absentziarekin bizitzen ikasteko bidaia Sara Cabrera / Bilbao, 2025-03

Karmele Mitxelena idazle oiartzuarrak (Oiartzun, 1988) modu apartan aprobetxatu du 2023. urtean jaso izan zuen Zubikarai saria, Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten lehiaketa, hain zuzen, eta une hartan Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek eman izan ziotena lan hau aurrera ateratzeko beka moduan.

Izan ere, esfortzu honen emaitza gisa Zoriona, edo antzeko zerbait eleberria daukagu orain esku artean, eta bere 116 orrialdeen bueltan alargun geratu den emakume baten bizitza jarraituko dugu bere senarrak bere buruaz beste egin zuenetik, nola etengabe hildako senarrari gertatutakoak kontatzen dizkion eta nola emaztea den gertatutakoaren errudun sentitzen dena. Liburua laburra den arren, emozioz beteriko kapituluak ditu. Izan ere, itsasoan amaitu zuen senarrak bere bizitzarekin, eta itsasora gerturatuko da berriz ere protagonista, Mediterraneora, non bere bizitza berriz has daitekeen esperantza duen.

Doluaren zama, familiak gertatutakoa eta gero espero duen papera jokatzeko erantzukizuna, bizitzari berriz irribarre egiteko gogo bizia eta berriz hasteko beharra aztertuko ditu Karmele Mitxelenak bidaia fisiko eta psikologiko honetan, non protagonistak etengabe hildako senarrarekin hitz egingo duen, hartzen dituen erabakiak justifikatzen egongo balitz bezala.

Hitz batez, orrialde hauetan murgiltzen baldin bagara negar-tantak ekiditea ez da lan erraza izango, haurrentzako kontakizunekin hasi zen idazle eta irakasle honek gure emozioak piztuko baititu irakurtzen dugun heinean, baita bere lekuan nola biziko ginen pentsatzera eraman ere. XXIII. Agustin Zubikarai sari honen irabazleak, azken finean, psikologo lanak ere burutu ditu hein batean, gure barnekoa kanpora ateraz eta horrekin batera malkoak, irribarreak, tristura eta poza, sentipen guztiak ondo baitaude eta joan direnen absentziarekin bizitzen ikasi behar baitugu. Doluaz ikasteko eta aurrera irteteko modu aparta izan daiteke, hitz gutxitan, Zoriona, edo antzeko zerbait.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak