« Literatura adimen artifizialaz kargaturiko artefaktua izanen ote | Asmo onak, molde “epikoan” »
Feminismo zuriaren aurka / Rafia Zakaria (Amaia Apalauza) / Elkar/Jakin, 2023
Zurikeria zipriztintzeko Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2024-11-30
Feminismoaren erauntsiak irauli egin ditu munduaren pentsatzeko eta jokatzeko moduak. Rafia Zakariak feminismo zuriaren lehentasun, esperientzia eta balioak eta komunitate azpiratutako emakumeenak kontrajartzen ditu liburu honetan, Zortzi kapitulutan barrena emakume eurozentristen pribilegioak deseraikitzeko ariketa bat egiten du, eta borroka berreraikitzeko gidalerroak proposatzen. Zakariak gutxiengo etnikoetako emakumeen adibide zehatzak darabiltza bere kritikak arrazoitzeko eta gaindituak diruditen zenbait gaiei buruz zer pentsatua sortzeko: mendebaldetik sinplifikatu ohi den mutilazio genitalaren gaiari buruz edo espetxe sistemari buruz, adibidez. Eskafandra saileko liburu hau mamitsua da, baina ez da irakurketa samurrekoa; irakurlea interpelatua sentiarazi nahi du idazleak. Amaia Apalauzak lan bikaina egin du liburua itzultzen.
Feminismoaren barruan ere jendarteko botere-dinamikak errepikatzen dira. Askotan ikuspegi kolonialistatik begiratu zaiela dio, salbatzaile zuriaren jarrerak gailendu direla; menpekotasuna betikotzen duen elkartasun politikak aplikatu zaizkiela beraien lurraldeei, eta gutxietsi egin direla haien beharrak, balioak eta sinesmenak. Biztanleriaren zati handiena izan arren, errepresentazio baxua dutela irizten dio Zakariak eta gehiegitan hitz egin izan dela haien izenean. Emakume, arrazializatu, txiro edo desgaitu, zapalkuntza hirukoitza jasaten dute. Horregatik, lidergoa erreklamatzen du emakume arrazializatuentzat. Aitakeriatik edo karitatetik urrun dagoen elkartasun inklusiboa aldarrikatzen du liburuak erabateko berdintasunerako bidean. Azken orrialdetan irakurle-taldeetarako gida bat eransten da, liburuaren lanketa errazten duena; sortuko al du zer pentsatua Euskal Herrian ere.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui