kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Galbahea / Gotzon Barandiaran / Susa, 2024

Estekamenduaz Paloma Rodriguez-Miñambres / El Correo, 2024-10-19

17 urte igaro dira Gotzon Barandiaranek 2007tik aurten argitaratu duen alera. Tarte horretan eleberri bi, saiakera eta antzerki lan bana idazteaz gain, gauza asko jazo zaizkiola antzematen da, nori bere bizitzan, hala munduan, helduaroan sartzea pertsona gutxiri suertatzen baitzaio samur. Izan ere, beste hainbat konturen artean, poetaren oroimenak azalera ekartzen ditu lehenaldiaren aztarnak, maitasuna eta mina haietan gordetzen direlarik.

Gaien zein hizkuntzaren adierazpena argitasunez jorratzen du, esate baterako, Euskal Herriaren egoera, ironia politikarien pragmatismoarekin, engaiamendua klima-aldaketarekin, migranteen egoerarekin. Heriotza gailentzen da liburuan; Barandiaranen kasuan amaren heriotza katalizatzailea izan dela ematen du identitatea berraztertzeko eta bere lekuaz hausnartzeko.

Poetak behaketa prozesua gauzatzen du, galbahearen irudiak balio diolarik mundua onartzeko. Maiz errepikatzen duen bezala, galbahea erabili beharra dago eta xerkatu mundua, errealitatea. Etorkizunari buruz itxaropena topatzea nekeza badaiteke ere, aurrera jarraitzeko gogoa sentitzen du. Mundua ez da aldatuko, eta gizakia atsekabetu egiten da oraingo gertakarien bilakaeraren kariaz: gizarte-idealekiko desengainua, herrien genozidioa, arrazakeria, feminizidioak… Gauza asko ametitu beharra dago. Zeri oratu diezaiokegu, horrenbestez, mundua —eta haren norabidea— ezin badugu arteztu? Maitasunari, hori baino ez baitzaigu geratzen bizimodu ez-perfektuari aurre egiteko.

Liburu honetan ez dago banaketarik, olerki guztiak segidan agertzen baitira, puntuazio zeinurik ez, ezta letra larririk ere. Poema luzeak eta laburrak txandakatzen dira eta abiadura azkartzen dute. Bizitzak berak astintzen gaituen moduan.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak