« Amets egiteko idatzitako lerroak | Egunerokoak »
110. street-eko geltokia / Iñaki Zabaleta / Elkar, 2003
New York-en galdua Javier Rojo / El Correo, 2003-10-05
Iñaki Zabaletak literaturaren arloan liburu bat baino gahiago argitaratu du, baina “110. Street-eko geltokia” izeneko nobelaren arrakasta ikusita, esan daiteke idazle honek gure artean hain maiz gertatu den fenomenoaren adibidea dirudiela: liburu bakarreko idazlearena. Alde honetatik, liburuaren arrakastaz gain, kontuan hartu behar da orain dela hogei urte lehenengo aldiz argitaratu zenez geroztik, literaturaren arloa alde batera utzi duela idazleak. Orain argitarapen berrian agertzen zaigu liburua, testua zuzenduta eta epilogo batez emendatuta. Nobela beltzaren alorrekoa dela esan izan da. 70ko hamarkadaren hasieran New York-era ihes egindako mutil euskaldun baten eta hango neska baten bizitzek zelan egiten duten topo kontatzen du. Urteak igaro dira liburua lehenengoz argitaratu zenetik eta nahitaez nabaritu egiten da. Pertsonaiek aspaldikoak dirudite, ezinbestez. Bestaldetik, gure artean gutxitan gertatu den bezala, film baten oinarra ere izan zen, “Menos que cero” izenarekin agertua, Bret Easton Ellis-en nobela bezala. Eta jatorrizko testuari gaineratutako epilogoa dela-eta, esan behar dut nobelaren alderditik ikusita ez dudala ulertu zergatik egin den, azken paragrafoa janzteko bide bat izan ez bada, behintzat.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi