kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Bufalo guztiak / Juanra Madariaga / Erein, 2023

Helduaro lasaian Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-03-02

Juan Ramon Madariaga ezaguna da euskal irakurleentzat idatzi dituen narrazio eta, batik bat, poema liburuengatik. Ibilbide horretan “Eroriaren logika” izan zen bere azken poesia-bilduma. Horrez gain, mendizaleen artean ere badu izenik, hiru zortzimilako igo dituelako, horri buruzko esperientzien berri emanez (“Espedizioa: mendi ororen pisua”). Iaz Blas de Otero-Angela Figuera Nazioarteko XV. Saria irabazi zuen “Bufalo guztiak” obrarekin. Bertan gai unibertsalen hautua egiten du olerkariak, hala nola, maitasuna, heriotza, denboraren gaineko kontzientzia eta bizitzak sortzen dituen naufragio pertsonalak.

Alea osatzen duten lau ataletan bi alderdi nabarmendu daitezke; alde batetik, poemetara ekarri duen fisikotasuna, hau da, musuak, usainak, besarkadak eta malkoak azaltzen dira. Beste aldetik, memoria eta ahazturaren arteko hariak uztartzen ditu, dena batera bizitzan kontsumaturik, metaforak egunerokoan aurkituz (egutegia, maindireak, aulkia).

Heldutasuna izango litzateke beste ezaugarri bat. Testuinguru afektiboaren beharra du gizabanakoak baina denboraren poderioz suntsitzen dira harremanak, bakardadera lerratzen garelarik —izaki konplexu zein kontraesankorrak—. Existentzia eta identitatearen gainean, irudiak baliatzen ditu prekarietateaz, zalantzez eta gelditu beharraz, bufaloen antzera —horra hor Euskal Herrian arrotz diren animalia horien erreferentzia izenburuan— lauhazka bizian doalako gizakia, norabidea ondo identifikatzen ez dakiela, munduaren benetakotasuna nola atzeman.

Madariagak gaiak argiro garatu ahala, estiman dituen idazleen hitzak aukeratzen ditu bere poemen tonu-iragarle gisa, esaterako, Anne Sexton, Adrienne Rich, Idea Vilariño, Kirmen Uribe, Anari eta Castillo Suarezenak. Baina beti hunkidura azkendu gabe.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak