« Etorkizunaren kilika | Izen gabe direnak »
Independentzien eguzkiak / Ahmadou Kourouma (Aiora Jaka) / Erein / Igela, 2023
Izpi berrien bila abiatu zen eguzki malinkea Jon Jimenez / Gara, 2024-02-25
Boli Kostako printze malinke bat da Fama, Horodougouko doumbouyatar dinastiako azkena. Gainbeheran da eta putre edo hienen moduan bizirauten du eta, ospea galdurik, deserriraturik, ia eta miseriara adarraturik, bere posizioa aldarrikatuz hiletetako ospakizunetan eskean ibiltzera da kondenaturik. Zigorturik da birritan, izan ere, Salimatak, emazteak, antzua izatearen madarikazioa darama soinean. Afrikako herrialde kolonizatu eta ustiatuetako “besteen” besteak izan diren emakumeen sinboloa da bera: ablazioaren errituaren bitartez bortxaturik eta Baffirrekin ezkontzera derrigorturik, sabanan zehar ihes egitea bertze irtenbiderik izan ez zuena.
Boli Kosta postkolonialaren errealitatea erakusten digu Ahmadou Kourouma (Boundiali, 1927 – Lyon, 2003) Nobel sarirako hautagai eta “Ala n’est pas obligé” gomendagarriaren egileak. Kolonizatuei eta ondoren abandonatuei emantzipatu bezain laster egindako aurrerabide promesak bete ez zireneko egitatea, oreka eta lotura guziak galdu dituen eta independentzietako buruzagien botere ustelen pean den gizarte ezegonkorraren deskribapen gordina.
Sufrikariozko egoeretara hurbiltzea bezainbertze nahigabetsua da, oro har, Afriketako literaturak bekoz beko hartzea. Hagitz azaldu ez diguten testuinguru bat ulertzeaz gainera, bertze hizkuntza egitura eta hitz ezberdinera egokitzen den mundu ikuskera oso bat azaltzen dizkigu. Aurrez aurre jarriz geure alde kolonizatzailearekin, mundua ulertzeko derrigortu dugun geure ikusmoldearekin. Beti da ariketa erlatibista eta enpatikoa bertze ezezagunaren posizioan jartzea.
Inposatutako hizkuntzez jabetzea izan da 60-70eko hamarkadetako afrikar idazle anitzen zeregina. Kasu honetan, frantses inperiala zikintzera edo —Aiora Jaka itzultzaileak hitzaurrean erran moduan— malinkizatzera, hots, deskolonizatzera ausartu delarik Kourouma —euskarazko itzulpenak ongi gorde eta aldian-aldian argitzen dizkigu halako moldeak—. Hizkuntzarekin nola, bertako erritu eta sineskeriez kutsatu dituzte zenbait herrik erlijio handiak. Islama, malinkeen kasuan. Hori ere badakar “Independentziaren eguzkiak” (Erein) eleberriak. Bide horretatik zabaltzen digu liburu honek Afrika eta Ameriketako literaturetako ezaugarrietarik behinena: errealismo magikoa. Naturaz gaindiko indarrek gobernatzen dituzte natura bera eta giza harremanak. Erraz da ulertzen halako gailentasuna tropikoen eta basamortuaren erdian kokaturik den errelato batean. Horrek, eta ironiaz eta umorez blaituriko bitalismo eta positibismoak, aberasten eta zabaltzen ditu, ertz ugariz hornituz, pertsonaiak. Eta, tartean, gure mundu ikuskera ere bai.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro