« Arrakasta bidean arrastaka doa giza aberea | Etorkizunaren kilika »
Zirriborroak eta gero / Askoren artean / Consonni, 2023
Etorkizun utopikoen zirrimarrak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2024-02-25
Dena hasi zen Azalan (egonaldi artistikoetarako espazioan), Futuribles saioak antolatu zituztenean. Zenbait ekimenetako ordezkari bildu ziren bertan, bizitza bizigarriago egiteko alternatibekin: Errekaleor, Lumínica ambiental, Karabeleko… Jarraian, idazle batzuk gonbidatu zituzten etorkizuneko aldaketetarako zirriborroak osa zitzaten. Horrela, 2018tik 2022ra alternatiba bana hartu eta fabula espekulatiboak sortu zituzten.
Testuak eta audioak (gehi proiektuaren inguruko informazioa) borradoresdelfuturo.net web orrian bildu zituzten. 2023ko Durangoko azokarako ordea, Consonni argitaletxeak liburu formatuan argitaratu zituen. Liburuko hamar narrazioez gain, web orrian hamaikagarrena ere irakur-entzun daiteke, Nerea Arrienen Badalab laborategiaren fabula.
Espainiako editoreen elkarteak berriki argitaratutakoaren arabera, irakurleen %29,7k euskarri digitaletan irakurtzen du eta %6,9k audioliburuak entzuten ditu (nagusiki 14 eta 45 urte tartekoek). Ni liburu honekin hasi naiz ipuinak entzuten, eta esperientzia bitxia izan da. Idazleak kontatu dit bere narrazioa ahoz, eta jarraian nik irakurri dut idatziz. Probatzea proposatzen dizuet.
Katixa Agirre, Iban Zaldua, Danele Sarriugarte, Karmele Jaio, Belen Gopegui, Harkaitz Cano, Patxi Zubizarreta, Uxue Alberdi, Lucia Baskaran eta Gabriela Damián dira egileak. Honatx haien alegietatik zenbait esaldi komentatuta.
Sarriugarterenean hasieran “zerk kezkatzen zaituzte hainbeste?” irakur dezakegu. Zientzia-fikzioan edo literatura espekulatiboan oso oinarrizko abiapuntua da, bilduma honetan argi geratzen dena, adibidez, Zalduaren aipu honetan: “Jendarte-makinartea gauza erlatiboki berria da, historiaren talaiatik begiratuta, eta bide luzea daukagu auretik”.
Gopeguirenean eta Damianenean bizimodu aldaketa eta migrazioaren bulkada aipatzen dira: “Ez nintzen hona etorri lasaitasun bila. Etorri nintzen lasaitasuna pribilegiotzat duen bizimoduak min egiten didalako, min egiten digulako” eta “bizitza askerako jomuga berriak bilatzeko plazer hutsa”.
Gehiago ezagutu nahi baduzue, sartu webgunean edo eskuratu liburua, proba ezazue transirakurlea izatea zer den eta ezagutu itzazue alternatibak eta horietan oinarritutako alegiak.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez