« Ur biziak | Maitasunaren aldamioak »
Carvalho Euskadin / Jon Alonso / Susa, 2023
Bi astinaldi batean Joxe Aldasoro / Deia, 2023-12-23
Enekoitz Ramirez, Lanbas berrartu du Jon Alonsok (Iruñea, 1958) Carvalho Euskadin (Susa 2023) eleberria harikaltzeko, eta izenburuan adierazten denez, Manuel Vázquez Montalbanen pertsonaia aski ezaguna bereganatu du: posible ote da? Galdera erretorikoa. Noski, lehen eleberriaren pertsonaia aitzakia da, arrazoia nahiago baduzu, bigarrena idazteko. Bi eleberri, bi astinaldi baten prezioan.
Iruñean, eta Nafarroak estreinatu duen gobernu berriaren eskutik, ospatzekoak dira jardunaldi kultural kolosalak, hainbesteraino, non aldez edo moldez, gurean ohikoa denez, mundu guztiak aldeko zein kontrako iritzia duen. Ez hainbeste ekitaldi kulturala berarengatik, baizik eta denok espero edo nahi dutelako probetxuzko zerbait atera: alderdi politikoak, eragile kultural handi zein txikiak, merkatariek. Diru asko mugituko du sorpresa gordeta duen ekitaldiak.
Lanbas sufrituak, zer egosten ari den jakin gabe, enkargua jasotzen du ustez oso konplikatua ez den lan bat burutzeko. Susmo bereziko pertsona da, ordea, Enekoitz, eta berehala hartuko dio tamaina erronkari. Hor lehenengo istorioa eta bigarrenaren justifikazioa.
Badakigu zein izango den bigarrenaren protagonista: Pepe Carvalho detektibe ezaguna. Alonsok bere egiten du pertsonaia, modu aski sinesgarri eta eraginkorrean. Euskal Herrira etortzeko enkargua jasoko du diru eskasia itzal duen detektibeak eta hemengo herri eta hirien deskribapen gordina egingo digu. Dirudun eta diruzaleen miseriak, ametsak, ustelkeriak, ziri-sartzeak. Distantzia urrun baina ez hotz batetik kontatuz. Busti gabe blaitzen da idazlea, ene uste apalean, gure historia hurbileko politikagintzari errepasoa ematea. Heroirik ez dagoen historia, irabazlerik ez eta denak galtzaileak diren (edo garen esan nahi ote du Alonsok?) kontakizunean.
Pertsonaien izenekin hartu diot, berriz ere, Alonsori ironia finaren usaina. Ozpinki, Kareaga, Pontificio Denaondo. Hiru adibide besterik ez, eta sentsazioa da izen bakoitzaren atzean harrapatu ez dudan txistea, salaketa, sarkasmoa, auskalo zer, dagoela. Izenez gain, pertsonaia mardulak aurkezten dizkigu idazleak, biografia sendokoak. Izenak eta izanak aprobetxatzen ditu idazleak hirien errepaso fisiko, politiko eta, noski, gastronomikoa egiteko. Azkenekotik hasiko naiz, sukaldekoak aipatuz. Ugari eleberrien zehar dastatuko ditugun janari eta edariak. Hainbeste, non niri digeritzea kostatu zait. Batetik zaila zaidalako sinestea diruz hain larri omen dabilena hainbeste xahutzea jatetxeetan. Dena den, pertsonaiarekin datorren motxila da. Bestetik, bikaina mundu akademikoari eskainitako tratua. Har beza bikain hitza irakurleak prebentzioarekin. Bikaina izan daitekeelako unibertsitate zein euskaltzainen inguruan egiten dituen deskribapenak edo ematen dien egurra.
Badago ongi ulertu ez dudan zerbait, harrapatu ez ditudan hari pare bat. Lehenengoa, beltza den aldetik, ahula iruditzen zait istorioen motorra. Odol gehixeago eskertuko nik, heriotzak, edo heriotza arriskuak ematen dielako eleberri mota hauei ezinbestekoa duten tentsioa eta sinesgarritasuna kontakizunei. Bigarrena, protagonisten esku hartzea ez zaidala iruditu ezinbestekoa kasuak erresolbitzeko. Haiengana jo gabe ere, mataza aska zitekeela, alegia. Mataza edo matazak askatzen ote diren zalantza dudan arren. Berriz irakurriko dudan liburu horietakoa da.
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta