« 52. laukitik | Piku-poemak »
Cayo Hueso / Oihane Amantegi Uriarte / Elkar, 2023
Ekaitz tropikalak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-11-25
Zenbait libururen tituluek leku urrunetara eramaten gaituzte eta horixe gertatu zait Oihane Amantegiren “Cayo Hueso” izeneko bigarren eleberriarekin. Hiru elementuk giro bereziaz hornitzen dute kontakizuna. Alde batetik, musikak eta tabakoak protagonista nagusiak lotzen dituzte, Virgil, musika kritikaria, eta Maudey, jazz abeslaria, zigarroa eskuan topatzen baitira. Beste aldetik, eguraldia, hango hezetasunak eta berotasunak funtzionatzen baitute desiraren metafora gisa. Osagai horien inguruan ardazten da gai klasikoa: gizon eta emakumeen arteko harremanak, kapitain zahar batek kontatuta (bere ikuspuntutik aurkezten da istorioa). Virgil eta Maudey definitzean, Amantegi galtzaileen iruditeriaz baliatu dela antzeman daiteke: isilak, iragan misteriotsu baten zamaz bidaiatzen dutenak, zerbaitetik ihes egin nahian-edo, eta, behin gaua elkarrekin pasatu ondoren, bizitza errealaren antzera, banantzen dira maitaleak. Hots, zergatik eta nola hasi diren ez dakigun desiraren aferak, premiazko zaien indar baten menpean. Alde horretatik, topikoetan erortzeko arriskua igartzen dugu momentu batzuetan, izan ere, Maudeyk “femme fatale” dirudi, Virgil eta bere inguruko guztiak, Solomon —jazz bandako musikaria—, kapitain zaharra, haurrak… harekiko liluramenduari eutsi ezinik baitaude.
Arestian aipatu bezala, giro desberdinak sortzeko gaitasun handia erakusten du idazleak tonu poetikoa deskribapen zein hausnarketetan nabarmentzen delarik. Amantegik hizkuntzaren erabileran atsegin hartzen du metafora ederren bitartez —baleena, esaterako—. Dena dela, irakurleari datuak falta zaizkio protagonisten arrazoibideak hobeto konprenitzeko. Halaber, eleberria hiru aktotan egituratzeak antzezlan baten aurrean egotearen zirrara sor dezake, non pertsonaien kanpoko mugimenduak besterik ez dugun ikusten. Eta adi amaierarekin.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi