Azpimarrak / Nerea Balda / Erein, 2023
Azpimarretan ostenduta Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-09-09
Nerea Baldak aurten bigarren nobela aurkeztu du, 2022an Ramiro Pinilla Eleberri Laburren V. Saria jaso ondoren. Istorioaren abiapuntua Selvak autobusean topatzen duen liburua da. Alearen oharretan Andreurena dela ohartzen da, gaztetako laguna. Hortik aurrera orainaldi eta lehenaldiaren arteko jauziak garatzen dira, pertsonaien ezbaiak eta itxaropenak azalarazten dituztenak.
Azpimarrek metaforaren funtzioa dute, egileak bizitzan garrantzitsua dena eta ez denaz hausnartzeko, hartzen diren erabakien pisuaz —zertan oinarrituta— edo tupustean itzultzen den iraganaren indarraz —betiko lurperatuta zeudela uste ziren sentimenduak—.
Nahiz eta emakumezko protagonista dugun, egiturari dagokionez, narratzaile orojakileak Selvaren eta Andreuren ahotsak txandakatzen ditu hogeita zortzi kapitulu laburretan eta epilogo batez osaturik. Antzeko teknika baliatu zuen idazleak estreinako eleberrian, baina oraingoan mehetu egin du polifonia, bi pertsonaien ahotsak kontrajarriz ertz guztiak adieraztearren.
Ama izateko desioan gotorturik bizi da Selva; betidanik izan du argi baina badirudi amatasunaren ideia erakargarriago suertatzen zaiola horren gauzapena baino —harreman esporadikoak ditu Oriolekin, baina ez du hura umearen aita izaterik nahi—. Amatasunaren gaiaren ildotik, bestelakoak agertzen dira horrekin uztartuak, esate baterako, nolako harremanak ezartzen diren familietan, bikoteetan —maitasunezkoak edo— eta bakardadeari ihes egiteko nahia.
Bestalde, Baldak Euskal Herritik kanpo kokatu du istorioa, Katalunian, eta detaileak modu txukunean zaindu ditu (katalanezko poemak, hitz solteak). Erraz irakurtzen da eleberria eta ongi idatzita dago: alabaina, irakurleari zalantza geratzen zaio espazioaren hautaketa horretan azaleko giropena ez ote den.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi