kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

Haragizko mamuak / Karmele Mitxelena / Elkar, 2022

Orainez oinazez Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-01-21

Loreen itzalak jasotzen ditu liburu honen azalak eta mamiak. Edertasunaren alde iluna eta iluntasunaren alde ederra seinalatu ditu Karmele Mitxelenak ipuin bilduma honetan. Pertsonaien biktima posizioa maisuki deskribatzen duen liburu honek Donostia Hiriko Kutxa Literatura saria jaso zuen 2022an. Giza harremanen konplexutasunak sortzen duen sufrimenduari buruzko liburua da. Sedukzioa eta zaintza, babesa eta mehatxua, botereduna eta mendekoa kontraste handiz proiektatzen dira orriz orri. Idazleak atmosfera psikologiko aberatsa eraikitzen du eta irakurlea pertsonaien barne-munduan murgilarazten. kasik itolarria sentitzeraino. Irakurleari edo oinazearen sorrarazle denari mintzo zaio ipuin bakoitza, mamuak interpelatzen ditu zuzenean.

Oinazearen dekalogoa osatu du idazleak ipuinez ipuin. Lehen ipuinak liburuaren tonua eta gaitegia definituko du: Alzheimerrak pipitutako pertsona baten zaintzak familiako konstelazioa birformulatuko du eta etxeko emakume gazteak hartu beharko du beregain etxeko ardura eta karga. Segidan etorriko dira elkarbizitza gatazkatsuak eragindako zenbait buru-gaixotasun eta erabaki: desamodioak eragindako depresioa. jazarpenak sortutako ikara, eta fobia soziala. Sexu abusuak jasaten dituen nerabearen infernua eta aita galdu duen alabaren dolua agertzen dira liburuaren amaieran. Bikote harremanen degradazioa setatsuki ageri da. ‘Beheko sua’ izenekoan zaintzaren deshumanizazioa leialki marrazten du idazleak. Ipuin honetako pertsonaiaren desirak konplexuak eta kontrajarriak dira eta ziurrenik berau da liburuko biribilena. Familiako instituziotik haratago. gerrak desplazatutako familien ibilaldi etsitua deskribatzen da eta etxeko garbitzailearen gutxiespena eta menpekotasuna. Itzaletan ikusten dakitenek gizarte patriarkalaren kritika sakona topatuko dute.

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak