kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Berriz zentauro / Katixa Agirre / Elkar, 2022

Zentauroak, unikornioak… Amaia Alvarez Uria / Argia, 2023-01-08

Katixa Agirre, Amek ez dute eleberri arrakastatsu eta gomendagarria kaleratu eta lau urtera, pandemia tarteko, sentsazio gazi-gozoak utzi dizkidan Berriz zentauro lanarekin dator.

Izugarri gustatu zait zientzia-fikziora egin duen hurbilpena. Irati Jimenezek dioen moduan, euskal literaturan fantasia gutxi dago eta ongi etorriak dira horrelako ekarpenak.

Baita errealitate birtuala, areagotua eta hedatua erabilita, errealitatearen eta irudimenaren arteko mugen auzi literarioa ekarri izana ere, pantailen bidezko gure bizitzari buruzko gogoeta egitera bultzatzen gaituelako: zenbateraino baztertzen ditugun azalen materialitatea eta kontaktua.

Era berean, asko gozatu dut Mary Wollstonecraft pertsonaia berreskuratu duelako. Lan honetako pertsonaietako bat da, eta bere bizitzaren gorabeherak aletuko zaizkigu protagonistaren ispilu gisa.

Sarean lehenago esan dudan bezala, Jeanette Wintersonen Frankisstein lana gogorarazi dit, agian inspirazio-iturri izan dena, bertan Mary Shelley eta adimen artifiziala agertzen direlako, pertsonaia trans batekin batera. Eta azken horrekin dator zapore gazia, transaren planteamenduarekin.

Pertsonaia transaren genero identitatea deskribatzeko zentauroaren irudia darabil, eta generoaren inguruko Andrea Long Churen diskurtsoa dakar: “Generoa bestearen desiraren araberako konstrukzioa da (…) Emetasunak emea ez denaren desioa islatzen eta espresatzen du, hortaz, emea izatea objektua izatean datza. (…) bere baitan daukan emetasunaren ukazioan baino ezin da eraiki gizontasuna. (…) Denok gara emeak eta denok gorroto dugu”.

Horren atzean gauza asko daude. Virginia Woolfek defendatzen zuen androginia (denok dugu alde femeninoa eta alde maskulinoa, eta biei eman behar diegu bidea) adibidez, baina baita Sigmund Freuden zakilarekiko inbidia eta emakumea izaki osatugabea den ideia. Edo, genero-rolak, binarismoa eta derrigorrezko heterosexualitatearen berrespena, ‘emakume izatea’ ahuleziarekin eta sumisioarekin identifikatzean eta ‘gizona izatea’ boterearekin eta segurtasunarekin.

Nik aukeran nahiago dut Miquel Misseren diskurtsoa: transgeneritateak generoen mugak gainditu eta botere harremanen logika borrokatzen du, adierazpen eta harreman desberdinei leku eginez.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak