kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Ipuina engainua da / Iban Zaldua / Elkar, 2022

Errealitatea fikzioaren ispilua denean Aitor Francos / Bilbao, 2022-12

Ipuina defendatu —eta ia jardunbide osoan praktikatu— du Ibon Zalduak (1966), literaturan eman zituen lehenengo urratsetatik; hitz zuzenekin edo teoriaren bidez ez bada, generoari leiala izaten, bederen. Zalantzati dabil, halere, liburu honetan —Ipuina engainua da— ipuingileen lanari galdera ikurrak jartzen.

Guztira hamasei ipuin baino ez diren arren, narrazioak zeharo independenteak dira, baina badago haien arteko lotura sendo eta, aldi berean, oharkabe bat, ia nabariezina den mezu inplizitu bat guztietan, metaliteraturazkoa alegia. Literaturaren zeregina literatura bera ere aztertzea delako, jolas egiten eta fikziozko gertaeretatik abiatuta bada ere. Askotan ez dago modu sendoagorik, ez iraultzaileagorik, ipuina genero bezala zer den pentsatzeko eta aztertzeko, asmo akademikotik urrundu eta saiakera intentzioa dituzten narrazio erraz eta entretenigarriak idaztea baino. Iritzi moralizatzaileez inguraturik bizi gara, orokorrean ideia zapaltzaileak izaten direnak. Zer eta nork esaten duenaren arabera, sinesten ditu gizarteak gauzak. Inposiziorako joeraren kontrako jarrera dute ipuin hauek, irekiak dira, malguak, oso kontrakoak diren pertsonaia prototipoak aurrez aurre jartzen dituelarik. Adibidez, Marta Harnecker-en liburua ipuinean galdu den liburu baten falta elkarrizketa aita eta alabaren arteko eztabaida politikorako aitzakia da, kontrajartzeak azalerarazteko, belaunaldien arteko ezberdintasunak eta adinak dakarrena mahai gainean jarriz, argumentuak bat edo beste direlarik. Eta ondo baino hobeto ateratzen zaio emaitza Zalduari.

Abila da Zaldua istorioetan errealitatearen alde subliminala ateratzen. Gizon eta emakumeen izaeraren atal zalantzazko eta ilunenetan sakonduko du, harremanetan, hierarkian edo jeloskortasunean. Ohikotasunak dituen bestelakotasunetan jartzen du arreta, gerta zitekeena gertatu dena bezain egiazkoa delarik. Detaile txikienak ere egunerokotasunen zoko ezkutuak eta ulergaitzenak azaleratzen dituzten bideak dira. Honetarako, prosa arin eta atsegingarriaz baliatzen da idazlea irakurlea laster harrapatzeko, zertarako denbora galdu bitarteko erreminta literarioekin edo barrokismo hutsalarekin. Noizean behin istorioen markoa ezagunak zaizkigun izen bereziei esker igartzen dugu, idazleen izenek, edo gutxi dela argiratu diren liburuen izenburuek kokatzen dute akzioa. Bestetan, gertakizun politikoek, betiere hemengoak, Euskal Herrikoak, normalean. Alde honetatik, erakargarriak eta ezaguterrazak dira istorioak hasiera-hasieratik. Elkarrizketen baliabidea ezinbestekoa da Zalduarentzat, kontatu nahi duenaren berri emateko tresna paregabea delako, bertan era ez zuzenean iritziak aitortu edo gutxiesteko, kontraesanak pertsonaien hitzetan jartzeko, eta iritziaren ate guztiak irekitzeko.

Bilakaera bat sumatzen da Zalduaren obran. Pertsonaien garapen moduari eta tramei kasu eginez gero, eleberriaren (edo hobeto esanda, nouvellen) ezaugarriak hartzen dituzten ipuinetara jo du azkenaldian. Beste ipuin bildumekin alderatuta: garrantzitsuena aurreko liburukoak baino luzeagoak direla gehienak (nahiko laburrak direnak ere badaude). Estiloari begiratuta, sakonera irabazi dute ipuinek, baina aurrekoek zuten bizkortasuna galdu gabe. Parodia eta kontu fantastikoek ohi baino garrantzi eta espazio gutxiago izango dute, kezka berriei leku egitearren. Beste albiste on bat: Zalduaren unibertsoa osatzen duten gaiez gain, zaleak berriak aurkituko dituela jakitea.

Guztiarekin ere, errealitatearen ispilu probetxugarriak dira narrazio hauek. Hainbatetatik islatzen den argi distira engainua ote? Fikzioa ote da bizitza ere? Edozelan ere, izugarri gozatzeko literatura handia.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak