kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Isildutako eskuak / Jon Abril / Elkar, 2022

Begirada bat bota iragan hurbilera Aitor Francos / Bilbao, 2022-12

Inolako zalantzarik gabe Espainiako gudarosteko urteak latzak izan ziren edozein langileentzako, are gehiago emakumeei zegokienez. Baldintza ezerosoenetan aritzen ziren lanean, esklabotzan bezala, beharrak edo goseak hauspotuta. Horretan ez zegoen alde handirik lan-sektore batetik bestera.

Dokumental arima duen liburua da Jon Abril Olaetxearena (Bera, 1975). Kazetaria, bertsolaria eta gaur egun Elhuyarreko zuzendari nagusia, Isildutako eskuak liburuarekin (Elkar, 2022) Tene Mujika beka eskuratu zuen. Garai hartako hainbat emakumeei ahotsa eman die, industrian lanean edo etxetik kanpoko ogibideetan zebiltzala lekuko bezala bizi izandakoaz mintza daitezen. Haietako batzuei ordukoa gogoratzea oraindik ere kostatzen zaiela nabaritzen da, botatzen dituzten azalpen zein oroitzapenetan.

Egileak argitzen duen bezala, nahitaezkoa da gogoan izatea 1961era arte legez lana utzi behar zutela, familia zaintzeko, eta senarraren baimena behar zutela kontratu bat sinatzeko edo negozio bat irekitzeko —euskara erabiltzea ere gogor zigortua zegoelarik, gainera—. Hamaika lanbide dira guztira hautatutakoak (papergileak zirenetik, kremailera lantegian edo General Eléctrica Españolan zeudenetara), Euskal Herriko hainbat eremuko industria nolakoa zen testigantza jasotzeko (Lodosatik Bergarara, Gasteizetik Otsagabiraino, Ondarroa, Baiona, Trapagaran eta beste zenbait parajeetatik igaroz, horrela ia herrialde osoa hartzeraino). Irakurri ahala, bakoitzari zegozkien berezitasunak ezagutzen joango gara, gaizki ikusita zegoena, aldarrikapenak zeintzuk ziren, lan-antolaketa erak arduradun zein ordezkarien arabera, ordutegi okerrak, eragozpenei nola egiten zieten aurka, edo nolakoa izan zen pairatzen zuten zapalketaren kontzientzia hartzea. Liburuaren barnean datozen fotografiekin batera, biografiak eta bizimoduak ulertzea errazagoa egingo zaigu, 2022tik ikusita harridura eta inpaktua itzelak dira. Lan-eskubide eta borroketan lizentziatuak zirela esaten du Abrilek, Donostiako Tabakalerakoei buruzkoan, ironia apur bat erabiliz, hitz-joko bat eginez, fabrikari kearen unibertsitatea deitzen baitzioten. Giro haietan elkartasun handia zegoen.

Ziztu bizian irakurri eta amaitutakoan sentsazio deserosoa izan dut, oraindik ere zenbat dagoen aldatzeke pentsatzea ezin izan dut ekidin. Gerraosteko emakumeak etxeko-lanetan ez Jon Abril Olaetxea kazetariak Isildutako eskuak liburua kaleratu berri du ezik kanpoan ere lanean aritu zirelako eredu onena dira hemengoak, ohikoena ez bazen ere. Normalean esku finak eskatzen zituzten lanak lortzen zituzten, aldi berean soldata-maila eskasekoak, behintzat arlo berean ari ziren gizonezkoenarekin alderaturik. Emakume anonimoak, usadioek bultzatuta. Gehienak kanpoko betebeharrak eta etxe eta familia barnekoak bateragarriak egiteko eta edozein egoerara moldatzeko ahalmen zoragarria zutela erakusten dute kronika pertsonal hauek. Askok ez zuten bestela nola bizitzerik, beste batzuk aitzindari ausartak eta independenteak izateko jaioak ziren.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak