« Zentauro bat hegan | Beltzaren koloreak »
Borrokalari transgeneroak / Leslie Feinberg (Fermintxo Zabaltza) / Katakrak, 2021
Munduko genero-borrokalariak, batu zaitezte! Amaia Alvarez Uria / Argia, 2022-11-27
Fermintxo Zabaltzak eta Katakrak argitaletxeak Leslie Feinbergen Mari-mutil handi baten bluesa ekarri ziguten duela bost urte eta oraingoan egile beraren beste lan bat ekarri digute: Borrokalari transgeneroak. Aurreko lana eleberria zen, egilearen bizitzan oinarritutako fikzioa, eta oraingoa saiakeraren eta historia dibulgazioaren artean koka daiteke. Eleberria oso lan gomendagarria da genero eta sexu disidentea den XX. mendeko Estatu Batuetako langile komunista trans baten bizi-ibilbideari gertutik jarraitzeko.
Saiakeran aipatutako eleberriaren oihartzunak topatuko ditugu tarteka, baina baita hori baino gehiago ere. Azken liburu hau ikerketa lan bat da, memoria ariketa bat, mobilizaziorako dei bat: “Garaia da gure historien aditu gisa idatz dezagun. Sobera denbora da geure argia beste batzuen prismatik errefraktatu dela. Liburu honetan dudan helburua da arma bihurtzea historia, politika eta teoria, oso zapaldurik dagoen populazioaren zati batentzat”.
Dokumentazio lan handia egin zuen Feinbergek transen historia osatzeko, zehazki, historian transak topatzeko eta euren borrokaren eta parte hartze soziopolitikoaren berri emateko. Haurtzaroan falta izan zitzaizkion erreferenteak eskaintzen ditu liburuan, transen irudi positibo eta eredugarriak erakusten ditu, eta sexu eta genero gaien inguruko hausnarketak eta elkarrizketak planteatzen ditu: “Zenbat ebidentzia dauden nabarmentzen dutenak genero eta sexu dibertsitatea globala dela, eta trans pertsonak ohoratuak izan zirela behin, irainduak izan ordez”.
1996an argitaratu zen jatorrizko bertsioa eta ederra da ikustea zenbateraino ez duen gaurkotasunik galdu —Trans Lege espainiarraren proposamenaren inguruko polemikan argi egiteko balio dezake— eta zertan egon den bilakaera bat —mugimenduen arteko egungo aliantzak: LGTBIQ+ edo transfeminismoa—. Oso gomendagarria, hortaz, gai hauetan gehiago murgildu nahi duenarentzat eta historiaren bertsio hegemonikoak intolerantzia eta gorrotoa elikatzeko asmoarekin ezkutuan gorde dituenak ezagutzeko: “Emakumeen eta transen askapen mugimenduek elkar behar dute. Era guztietako sexu- eta genero-zapalkuntzen aurka borrokatu behar da batera, eta aliatuekin”.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez