« Barraren atzetik mundua | Esna »
Poetandreak literatura greko-latindarrean / Askoren artean (Maite Lopez Las Heras) / Balea Zuria, 2022
Emakume poeta ahaztuak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-10-22
Greziako eta Erromako literatura klasikoaz pentsatzen hasten garenean, ohiko izenak bururatzen zaizkigu: Safo kenduta, gizonezkoak denak. Emakumezkoek idatzitako olerkigintza, ostera, denboraren lainoek estalia geratu da, arlo akademikoan ikertzaileek miatu dituzten eskuizkribuetako testigantza bakan batzuk izan ezik.
Hutsune hori betetzera dator liburu hau. Maite Lopez las Heras filologia klasikoan aditua, bere ezagupen eta esperientziaz baliatuz, poetandre horien obrak berreskuratzeko asmoa ematen du aditzera ale honekin. Garai haietako testuingurua hobeto ulertaraztearren, hitzaurre eta azalpen laburra paratu ditu bilduman egile bakoitzaren olerkiak aurkeztu aurretik. Guztira, 24 emakume, lau ataletan bereizita: garai arkaikoa, klasikoa, helenistikoa eta erromatarra.
Antzinaroko literatura klasikoaren moldeak jarraitu zituzten eta, hala, elegiak, esker ematekoak, dolukoak edo epigrama satirikoak daude liburuan. Halaber, gogoratu beharra dago aztarnen eskasiagatik ez direla idazlan luzeak. Gai nagusia maitasuna da, kasurik egiten ez duen maitalearekiko kexua, sexu grina edo tonu erotikoa kausitu ahal ditugularik. Ausardia eta originaltasuna igartzen dira poemetan. Izan ere, emakume sortzaileak, kulturadunak izan ziren, orduko gizarteak esleitu zien rol pasiboarekin konformatu ez zirenak, eta haien obraren balioaz jakitun zeuden. Ez da harritzekoa, beraz, idazle garaikideen goraipamenak jaso izana, hala nola, Martzialenak edo Ausoniorenak.
Kontua da zergatik isilarazi zituzten edo zergatik pairatu zuten. Lopez las Herasek aipatzen duen bezala, “damnatio memoriae”. Horregatik, estimagarria zaigu ahaztuak izan diren poetandre greziar eta latindarren ahotsak ezagutarazteko ahalegina.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi