kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

Faxismoaren aurka borrokan / Clara Zetkin (Maialen Berasategi) / Katakrak, 2022

Esna Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2022-10-23

Ikasia dut jada liburu bat motza edo txikia izanagatik ez dela zertan erraza, arina edo azalekoa izan behar. Eta, hala ere, sarritan sorpresaz hartzen nau motxilan pisurik ez duen objektuak asko pentsarazten didanean; esaldiak bi aldiz irakurri beharra sentitzen dudanetan.

Katakrakek 2022an argitaratu duen liburua primizia atsegina izan da autorea aurretik ezagutzen genuenontzat. Izan ere, orain arte Zetkinek idatzi duenik ezin izan dugu euskaraz irakurri. Garaikidea eta laguna zuen Rosa Luxemburg ezaguna da gure artean; Zetkin, ordea, ahanzturaren basamortuan galdua egon da urte luzez eta emakumeek (H)istorian bizi duten patua jasan du: aitorpen eta interes falta.

Faxismoaren aurka borrokan liburuak pasarte desberdinak jasotzen ditu: Zetkinek idatzitako bi testu garrantzitsuz gain, argitaletxearen sarrera, konferentzia bat eta John Riddellen testu bat, pertsona eta erakundeen eranskinarekin batera.

Hasieratik da arretaz irakurtzeko liburua. Zati batzuetan dentsoa izan daiteke eta kargatuegi dagoelako sentsazioa eman dezake. Pentsalari eta teorialari baten ahotsa da irakurriko duguna: bizi izan zuen garaiaren analisi zuhurra eta kritikoa egiten du erreferentzia historiko, politiko eta ekonomikoz betetako planteamenduan.

Ideiak garbi dituenaren tonu sutsua erabiltzen du bere diskurtsoan eta irakurlearen arreta bereganatzeko eta interpelatzeko asmoa du, faxismoaren aurka esna gaitezen nahi baitzuen. Esna gaitezen —orainaldia erabili badut ez da akats gramatikalak ihes egin didalako, ez bada testuek duten gaurkotasunak beldurra ematen duelako—: “bereziki garrantzitsua da faxismoak horditu eta pozoitu dituen proletario-sektoreak esnatzea”.

Diskurtso hegemonikoak saldu nahi zuen faxismo koherente eta zirrikiturik gabearen ideiarekin hausteko argudio testu zentzudun eta adibidez betea da lehenengoa. Faxismoari aurre egiteko proposamen oso bat planteatzen du bigarren testuan. Sarrera eta beste bi testuetan informazio gehigarria aurkituko dugu, autorea eta garai historikoa kokatzen lagunduko diguna.

Mende oso bat aurretik idatzitako honek egun zentzua izateaz gain, bizi dugun egoerarako baliagarri izaten jarraitzen duela ohartzeak bi gauza pentsarazi dizkit: batetik, desagerrarazi nahi izan duten emakume argi, azkar eta karismatikoa izan zela Zetkin. Eta, bestetik, proposamen politiko gisa Katakrakek liburua euskaratu eta argitaratu izana eskertzekoa dela oso. Gure mundua birpentsatzen eta ulertzen lagunduko digun tresna izan dadila liburua.

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak