kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Amez / Goiatz Labandibar / Alberdania, 2022

Amen katalogoa Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-04-30

Mende aldaketarekin amatasunaren gaineko berkontzeptualizazioak berebiziko interesa agerrarazi du euskal idazle eta sortzaileen artean eta askok ikuspegi kritikoa erakutsi dute gai honetaz beren obretan. Feminismoa ardatz hartuta, hausnarketa horietan afera asko kabitzen dira: hala, emakumearen ahalduntzea, gizarte-ereduak, sexualitatea edo hezkidetza bezalako kontzeptuak mahaigaineratu dira literaturan diskurtso normatibo eta heteropatriarkala salatzeko asmoz.

Labandibarrek argitara eman dituen kontakizunetan amatasunaren irudi zatikatuan zentratzen da. Amatasuna eraikuntza soziala den aldetik, liburuan aurkeztutako ama-ereduek apurtzen dituzte tradizioz transmititu diren amen inguruko topikoak. Ama izatearen ajeak adierazi eta “ama ona”ren kontra jaikitzen dira istorio hauetako emakumeak, egunerokoak zedarritzen dituen argi-ilunak agerian utziz. Gogoeta bultzatzeaz gain, Labandibarren helburua kontzeptu sozialagoak, baita politikoagoak ere, jokoan jartzea izan da, frustrazioak gainezka egiten dien protagonistak ez baitira konformatzen ama izate hutsarekin.

Estiloari dagokionez, zuzena, arina eta zorrotza da. Erritmoa ondo doitzen da eta 21 istorioetan ahotsen eta lekuen aniztasuna aurkitu dezakegu, esaterako, antzinako Erroman, II. Mundu Gerran edo XX. mende hasieran kokatuak. Kontakizunen tonua kritikoa eta bortitza da maiz, taburik eta idealizaziorik gabe. Nire irudiko, dena den, ipuin batzuetan idazlearen tesiak gailendu egiten dira balio literarioaren gainean eta ondorioz, xaloegiak izateko arriskua dago.

Azkenik, interesgarria suertatzen da liburuaren amaieran Labandibarrek egiten duen beste idazleen aitortza, haien ekarpenagatik liburu hau idatzi bitarteko prozesuan. Ahizpatasuna.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak