« Pandoraren kutxa irekitzen denean | Oi liburu, ene maitale eder hori! »
Ez erran inori / Maddi Ane Txoperena / Elkar, 2022
Pasa da, ez da igaro Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-03-26
Bat gehiago da Lide. Estimatzen dute lanean eta baita eskubaloi taldean ere; baina orainak iraganarekin konektatzen du bat-batean eta, krak! Bizilagunak sexu abusuak jasanarazi zizkion artean haurra zela. Eleberriko protagonista gurasoenetik independizatu berri da. Pisukideekin garagardoa eta sekretu batzuk partekatzen ditu, eta baita kalamua ere. Askatasunen konkistan, ordea, pertsona desegokiekin elkartuko da, pertsona desegokiekin ibiltzearen ondorioz droga kontsumoa areagotuko du… Utzikeriaren zurrunbiloan murgilduta, badirudi amildegia bere izenez deika ari zaiola eta jakin-minak “egizu jauzi” esaten diola. Infernurako erorketa deskribatzen du nobelak. Tratu onik ematen ez dioten gizonekin sedukzio jolasetan katramilatuko da. Momentu batzuetan badirudi sexuaren bidez askatu nahi lukeela bere haurtzaroan egin zioten korapiloa, perbertsioaren barruan pasarazi ziotenaren motiboren bat bilatu nahian diharduela.
Idazleak darabiltzan erregistroek asko aberasten dute kontakizuna; gurasoekin dituen elkarrizketek, adibidez, Txoperenarena estilo zinematografikoa da. Narratzaileak batzuetan lehen pertsonan, inoiz bigarrenean, eta besteetan hirugarrenean jarduten du eta protagonistari darion keak bere egoera emozionalaren berri ematen dio irakurleari. Abusuaren pasartearekin abiatzen da eleberria. Pasartea inozentziaz kontatzen du protagonistak. Orrialdeak pasatu ahala, ordea, gertakariak eragindako trauma gero eta ukigarriagoa da. Lidek gertatutakoari izena jartzen asmatuko du, eta bere nortasunean arrastoa utzi duela konturatuko da; hartu dituen erabaki askoren jatorrian huraxe dagoela. Bortxazko harremanak zehatz eta leun kontatzearena hautu estilistiko interesgarria da, irakurleari partekatu berri duen pasartearen larritasuna zalantzan jartzeraino; baina, bai, pasa da.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi