kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Barrikadak / Patxi Zubizarreta / Alberdania, 2003

Bost kontakizun A. de Amezaga / Bilbao, 2003-08

Bizitzak maiz tren baten leihatilatik bezala gauzak igarotzen ikustera bultzatzen gaitu; arin, erreflexiorako betarik izan barik, edo nahi gabe. “Bizitzaren trena”, “azken trena” eta horrelakoak ere entzun ohi ditugu. Behin eta gehiagotan tren hitza erabiltzen dugu, eta ez da kasualidade hutsez. Patxi Zubizarretak (Ordizia, 1964) 2002ko Ignacio Aldecoa ipuin saria irabazi zuen, orain argitaratzen den lan honekin, non Vigo-Hendaia espresan doazen bidaiari batzuen gorabeherak kontatuko baitizkigu; horretarako Barrikadak izenburua aukeratu du. Barrikadak, trabak, aurkituko ditugu, ez bakarrik manifestariek Ordizian jarritako itzela, baizik eta ageri diren bost kontakizunetako gizon-emakumeek euren bizitzetan aurkituko dituztenak ere. Eta hauek izango dira interesa piztuko dutenak irakurlearengan. 80ko hamarkada mugitua aukeratu du Zubizarretak lana kokatzerakoan, eta kontakizun bakoitzari hasiera emango dio beste autore baten zita batekin. Lagumnina utzi duen Tareixa, Darocako ziegara itzuli nahi ez duen Miguel, guardia zibil gazte bat… Tunelak, neguaren iluntasuna, gutunak, puntu eta aparteak (“horixe behar zuen emakumearen bizitzak. Eta horixe behar zuen nireak ere”)… Nahiz eta idazleak aurkezpenik ez behar, gogoratuko dugu haur eta gazte literatura landu izan duela batik bat. Helduentzat idatzitako liburuen artean, Bihotzerreak, Jeans-ak hozkailuan eta orain irten berri den Barrikadak honen egilea da, Antton Olariagaren ilustrazioekin datorrena.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak