« Etika, hemendik at | Carver-en istorioak »
Bizia lo / Jokin Muñoz / Alberdania, 2003
Bizia lo Aritz Gorrotxategi / El Diario Vasco, 2003-08-10
Errealitatea eta fikzioa. Bien arteko pultsua omen literatura. Anjel Lertxundik zioen bezala, pentsamenduaren kaosa ordenatzeko modu bat. Ideia haragi edo hizki bihurtzeko artea. Errealitatea antz emateko ahalegina. Edo errealitate hori distortsionatzekoa. Erronka honen harira datoz konpromisoa eta literatura. Bertolt Brechtek zioen, hirira heldu, eta hango gizakiekin nahastu zela iraultza garaietan. Horrela igaro zuela lurrean eskaini zitzaion denbora. Konpromisoa eta hitza uztartuz. Antzeko jokabidea jarraitu duen Wole Soyinka idazle nigeriarrak, aldiz, aitortu berri du fikzio hutsezko idazleekin gozatzen duela gehien. Beste mundu bat sortzeko gai direlako. Gurearen miseriak bazter uzten dituztelako.
Finean, idazlea lekuko bat da. Lekuko kualifikatua. Ikusten duena adierazi dezakeena. Edo ikusi nahi lukeena. Edo, are, ausarta bada, inork ikusi nahi ez duena azalduko du. Izaera honetakoa da Jokin Muñozen azken liburua. Ausarta. Alberdaniak argitaratu berri duen Bizia lo narrazio bilduma bikainean, errealismo kutsuko narrazioak dira nagusi. Chejov eta Moravia gogora dakartzatenak. Ezer gertatzen ez dela dirudien arren, azpitik egosten dira tentsioak eta bizipenak, elkarbizitzaren labean. Horiek gabe ezin da bizitza ulertu. Horiek gabe lo dago. Konpromisoa eta bizitza loturik egon ezean, alferrik baita pausoa haratago luza-tzea. Oraina eta iraganaren artean dagoen arrailean harrapaturik dauden pertsonaiak dira Muñozenak. Kontraesanez beteak. Gu bezalakoak. Hurbilekoak. Oso hurbilekoak. Sinesgarriak. Herri honek daukan bortxakeria arazoarekin bizi direnak. Arazoarekin eta arazoaz beste. Arrazoi potoloak aldarrikatzen dituzten testuen ifrentzuan, Muñozek gizakia agertzen du bere biluztasunean; bere babesgabetasunean. Gizatasuna bizitza ulertzeko lehen konpromisoa delakoan. Gizatasunak edozein hizkuntza ametitzen baitu. Bizia lo. Aparteko literatura eta gogoeta zorrotza.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez