kritiken hemeroteka

8.797 kritika

« | »

Krakovia / Goizalde Landabaso / Erein, 2021

Ospitaleko gauzak Aitor Francos / Bilbao, 2022-01

2000ean, lehenengo argitalpena, Korte bat, mesedez, atera zuenetik, ia ez dago Goizalde Landabaso bilbotarrak (1970) literaturan zapaldu ez duen eremurik. Kroniketatik hasita, saiakerara, tartean poesia eta ipuinak ere landu dituela. Falta zitzaion genero bakarra, eleberria, da oraingoan dakarrena, Erein etxearen eskutik. Krakovia izenburukoa. Zertan datza? Laburbilduz, muturreko egoera bat, gaixo baten gogoetak, eta umore beltza, oso beltza. Argumentua, ezin errazagoa eta pixka bat kafkiarra. Ospitaleko larrialdietarako gela txiki batean agertuko da protagonista, izterrean hamabost zentimetro luze eta lau zentimetro sakon dituen zauri batekin, oso ongi ulertu ezinik nola heldu den horra, zein den egiteko daukana. Sendatu bitartean, mundua gelditu da berarentzat, izoztuta bezala. Zelan biziraun dezake edonork, kontroletik kanpo duen egoera batean? Lehengo lerrotan, galderekin hasiko da: “Telefonoaren GPSk ez du leku hau aurkitzen. Zirkulutan dago buelta-bueltaka. Heriotza ote?” Eta geroago, deskonexio totala: “Ezin naiz Twitterren sartu. Ez Instagramen. Ez Facebooken. Ez Gmailen. Ez Spotifyn. Zer da hau, baina? Apokalipsirako bunkerra? (…) Amesgaiztoa da, fijo”. Bisitak gerturatuko zaizkio, medikuekin hizketan ibiliko da, baina ez da baretuko, bakarrik sentituko da hala ere, eta gero eta ulertezinagoa egingo zaio dena. Ez da, alegia, hasiera batean, umorerako joera izango lukeen narrazioa, baina Landabasok, duela hamar urte berak bizitako gertakizun batekin lotura duen esperientzian oinarritutako sentipenak kontatzeko —eta horren guztiaren digestioa egitearren— ezin zuen beste baliabiderik erabili umorea baino. Izan ere, Landabasoren antza du pertsonaiak: emakumezkoa da protagonista —lehen pertsonan kontatzen da dena—, kazetaria ofizioz, eta adin berekoa. Partekatzen dituzten gauzen artean, garrantzitsuena, halere, mina da, besteentzat ikusezina den min fisikoa. Krak, apurketaren soinutik atera du Krakovia izenburua, baina lekukotasun bat gehituz esanahiari, Poloniako hiriaren izenarekin hitz-jokoa eginez. Alde horretatik, aurrekoarekin lotura dauka, Bränskint, beste hiri baten izena hartu zuen ipuin-liburua.

Egitura aldetik ariketa arriskatuan sartu da, baina ondo atera zaio. Liburuak gaixotasunaren aurkako indarrei gorazarre egiten die. Paradoxikoki, eta gaia hori izanda ere, oso atsegina da irakurketa, orrialdez orrialde lasai abiatuz gero. Dosi txikietan irensteko burutapenak badira ere Landabasok jaurti dituenak. Ezinegonak agintzen du bere gorputza, eta galderak, milaka datozkio burura. Urte luzeetan, bizitza osoan, eraikitako unibertsoa ez du balio, jauzi da; ezin beherago aurkituko da protagonista, existentziaren indiferentziari aurre egiteko asmoak ahulegiak sentiaraziko dituela. Egilearen hitzetan, pertsonaia biluzik dago, baina ez agerikoak diren gauzetan, itxaropenetan eta beldurretan baizik. Honela, Landabasok gorputzaren hizkuntzari jartzen dio arreta, sintomen bitartez adierazten dion horri. Egituraren aldetik Krakovia– n bi tenpo aurreikusten dira; besteen denbora, arin doana, eta protagonistarena, barne-elkarrizketa luzearen itxura hartuko duena. Hamar urte behar izan ditu Landabasok sentipenak eta dolua ordenatzeko, denboraren perspektiba hartzeko, literaturak ematen dituen baliabideei esker nahi zuen guztia idaztera ausartu den arte. Liburu biribila, benetan gomendagarria.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak