« Totelka, elkarri hitza janez | Apetazko pentsamendu “askea” »
Ogia eta zirkua / Irati Jimenez / Erein, 2021
Sormenaren gorazarrea Paloma Rodriguez-Miñambres / El Correo, 2021-11-20
Lehen orrialdeetatik sumatzen da Irati Jimenezek zenbaterainoko mirespena sentitzen duen Harkaitz Canoren “Neguko zirkua” (2005) obrari buruz. Izan ere, arreta handiz arakatu du idazlearen ipuin bilduma hori saiakera mamitsu honetan, zeinak Bilboko Udalaren Miguel de Unamuno XXI. Saria jaso duen.
Abilezia eta gaitasuna erakusten ditu “Neguko zirkua”ren elementu giltzarriak aurkitzeko: gizakia, bizitza, arima, literatura, sormena. Istorioen hondoraino heltzen da Jimenez eta irakurketan zehar eskutik oraturik garamatza, aukeratutako egiturak obraren interpretazioan laguntzen baitu. Lehendabizi, euskal letretan Canoren liburuaren garrantzia justifikatzen du sarreran, literatur kritiko eta adituek zer harrera egin zioten gogoratuz. Era berean, autorearen eleberrigintza (bikaintasuna) eta ipuingintza (maisutasuna) artean bereizteaz gain, sormenaren gaineko hausnarketa sakona bezain argigarria gauzatzen eta liburua ulertzeko proposamena egiten du, ipuin bakoitzaren fitxa aurkeztuz; sinopsiaren berri ematen du, sinboloen presentziaz ohartzen da bai eta esaldi bateko laburpena eta istorioaren kokapena egiten ditu jarraian datozen ipuinen zentzua eta obra osoaren barrenak azaleratzeko.
Bestalde, saiakera hau ez da soilik adituentzat; aitzitik, tonu akademikoari itzuri egiten dio Jimenezek; hurbila suertatzen da eta horren meritua informazioaren egituran datza, lehen esan bezala, hemeretzi ipuinen adieraren geruza desberdinak aztertzen eta agerian ipintzen baititu. Berak sentitzen duen mirespena irakurleari helarazten dio, hain modu pertinentean Canoren gakoak deskubritzen eta irakurleokin konpartitzen dituelarik. Euskal idazle onenetako bat hobeto ezagutzeko parada ematen digu liburu honek. Dena dela, bitxia iruditu zait orrialde guztietan zenbait esaldi letra lodiz agertzea, ez direlako beharrezkoak irakurketa errazteko.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez