kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bizitzak / Koldo Alijostes Bordagarai / Pamiela, 2020

Ederraren gogorraren haluzinagarria Mikel Asurmendi / blogak.eus, 2021-07-07

Sarrerakoa

Idazle ezagutua izatea berebizikoa da literaturaren paisaian agertzeko. Inpresio hori hartu dut Bizitzak liburu bikaina irakurri ostean. Koldo Alijostes izen-abizenak ez nituen ezagutzen, beraz, oharkabean pasa zitzaidakeen. Zorionez ez da horrela izan, eta pasaia ederra eman ahal dut liburuari esker. Bizitzak lekukotasun edota memoria historikoaren generoko liburua duzu. Koldo Alijostes Bordagarai amezketarrak bere senitartekoen bizitzak paratu ditu berean, kontakizunaren oinarrian aita eta ama izaki.

Zertzeladak

Liburuan barrena eman dudan pasaia ederra izan da, baita gogorra ere; ederra bezain gogorra. Euskal Herriaren paisaia —hein batean— ageri duzu berean, Gipuzkoakoa zehazkiago, eta nagusiki Tolosaldea erakusten du. Paisaian natura ageri da, baina giza izadia gailentzen da oroz gain. 1936ko gerra ostean hasita, Gregorio Alijoste Artieda eta Francisca Bordagarai Olaetxea zendu artean.

Lau belaunaldiren bizitza lekukotasunak dituzu, bizipen latzak hala nola alaiak. Liburuak badu berezko jitea: jende arruntaren bizitzaren lekuko izatea. Arrunta baina ez da gutxiesgarria, arrunta kasuon, bizitza horiek jende xume eta xehearenak izatea da. Horrek berealdiko nortasuna ematen dio liburuari. Zer da bada, bere-berezko izaera hori? Bada, konplexurik gabe kontatua izatea.

Bizitzak historia liburua da. Historia, omen, beti kontatzen dute garaileek. Ez da arras egia, galtzaileek ere kontatu ohi dute. Niretzat, irabazleek edo galtzaileek kontatzea bezain garrantzizkoa da, herri xeheak edo jende xumeek kontatua izatea da. Bizitzak lekuko.

Koldo Alijostesen belaunaldikoak garenontzat, are, bere familiaren taxua eta izateko manera ditugunontzat, bizitza horiek ezagunak ditugu nolabait. Horregatik, bizipen “ezagunak” izateagatik, are eta hunkigarriagoak dira. Egungo gazteentzat berriz, bizitzaren testigantza paregabeak.

Liburu bikaina da. Gogorra eta ederra hala berean. Bizitza legez funtsean. Kontakizuna Tolosaldean epizentroa izaki, iragan berrogeita hamar urteko Euskal Herriaren historia aurkituko duzu. Hori berez, ez da nobedaderik. Nobedadea da, kontalariak margotutako paisaia “interesatua” ez izatea. Ostera, deskribatu duen paisaia hagitz naturala izatea, paisaiaren beraren barrutik kontatua izatea. Eta guk, irakurleok, paisaia bere baitatik bizi ahal izatea.

Liburuan barrena noala, pasaia berezi honetan, paisaiako hainbat zertzelada gehiago nabarmendu nezake. Ez du merezi baina. Liburuan sartu eta zerorrek bilatu itzazu bizitzaren koloreak, bizitzaren amalgama.

Amaitu aitzin, bizitako une bat ekarri nahi dut. Ohitura dut, liburu bat baino gehiago irakurtzekoa aldi berean. Ipuin liburu bat tartekatu dut Bizitzak delako honekin. Bada, liburu honen lehen ataletan nengoela, une batez, Koldo Alijostes “idazlea”-k kontatua erreala edo fikzioa ote zen zalantzan —bizi— izan nuen. Ederraren gogorra hain da haluzinagarria.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak